Formenos Tolkienen legendarium ospetsuan eta idazle honen hil ondorengo lana den Silmarillionen Eldamarreko iparraldereneko zatian muino baten gainean eraikitako gotorleku bat da. Hortik bere quenyazko izena "iparraldeko gotorlekua" bezala itzuli ahal izatea.

Noldor printzea zen Fëanorrek eraiki zuen Tirionetik erbestera joan zenean, bere anaiorde Fingolfin eta Finarfinekin izan zuen lehiaren ondoren. Han ezarri zen bere aita Finwërekin eta bere zazpi semeekin batera eta urregintza lan handiak eraikitzen jarraitu zuen. Han gorde zituen silmarilak lurrazpiko ganbera handi batean.

Valinorreko Bi Zuhaitzak suntsituak izan ondoren, Melkor Formenoseko ateetan agertu zen eta Noldorren errege handia zen Finwë hil zuen, eta ondoren altxorraren ganberan sartu eta silmarilak lapurtu zituen, honek Fëanor valar gaiztoa jazartzeko hiria uztera behartu zuelarik.

Kanpo estekak aldatu