Valinorreko Bi Zuhaitzak

Valinorreko Bi Zuhaitzak, Tolkienen Silmarillion izeneko lanean agertzen diren fikziozko bi zuhaitz dira, Valinorri argi egiten diotenak. Telperion eta Laurelin dira euren izenak.

Deskribapena aldatu

Telperion aldatu

Silpion ere deitzen da. Zuhaitz zuria edo Ninquelotë. Izena, quenyazkoa da, eta, dirudienez, _telpe_ hitzarekin lotua dago, "zilarra" esan nahi duena. Bietako lehena izan zen, goikaldean berde ilun koloreko hostoak zituela, eta zilar kolorekoak behealdean. Bere kontaezinbeste loreak, zuriak ziren, eta, hauetatik, "zilar koloreko argizko ihintza erortzen zen" (Quenta Silmarillion). Loretzen hasten zenean, Valarrek ez zuten orduen kontaketaren barnean kontutan hartzen, baina, une horri, "Zabaltzearen Ordua" izena eman zioten. Bere loratze eta dizdira denbora, sei ordukoa zen. Valarin hizkuntzan, bere izena Ibrîniðilpathânezel zen.

Laurelin aldatu

Malinalda (urrezko zuhaitza) edo Culurien ere deitua. Bere izenak, quenyaz, "urrezko kantua" esan nahi du. Bietatik gazteena zen, berde "goxo" koloreko hostoak zituen, kolore horizko lore elkartuekin, adar formadunak; bertatik, urrezko argi indartsu bat igortzen zen, euri eran. Bere dizdira eta loretze garaiak, Telperionen kasuan bezala, sei ordu irauten zuen.

Bi zuhaitzek, argi egiten zuten aldizka: bata dizdiratzen ari zen bitartean, bestea itzalita zegoen, eta alderantziz. Honela, denbora neur zitekeen, gorago azaldu den bezala, dizdira eta iluntasun denbora, bi zuhaitzetan berdina baitzen. Honela hasi ziren Zuhaitzen Aroak eta denboraren kontaketa. Zuhaitzen argia, ihintz eran biltzen zen euren oinetan zeuden bi igerilekutan (Vardako iturriak), hauek ere argi egiten zutelarik. Bere izena, valarinez, Tulukhedelgorûs zen.

Historia aldatu

Yavanna valarrak sortu zituen Aman izeneko kontinentean, Valmarreko Urrezko Atearen parean, Ezelloharren, Valinorren, Melkorrek, Ardako Udaberriari eta Lanparen Aroei amaiera eman zien hondamendiaren ondoren, Erdialdeko Lurraldetik kanporatuak izan ondoren.

Bi zuhaitzen amaiera aldatu

Melkorren kateaketa amaitu ondoren, hau askatua izan zen, eta Valinorretik aske ibili zen, Noldorren artean ikamika eta ezinikusia eraginez. Melkor benetan damutu ez zela jakin zenean, honek, ihes egin zuen, eta Ungoliantekin topo egin zuen Avatharren, Amanetik hegoaldera, non, elkarrekin, Valarretaz eta Eldarretaz mendekatzea erabaki zuten.

Honela, Ungoliant eta Melkor sekretuan iritsi ziren Valinorrera, eta heriotzez zauritu zituzten bi zuhaitzak, eta Ungoliantek, bi igerilekuettako ihintza edan zuen. Valarrak eta Eldarrak, une horretan, jai bat ospatzen ari ziren Taniquetilen, eta ezin izan zuten ezer egin, ez aurretik, ez ondoren, Ungolianten iluntasunean murgildurik. Egoera hau probestuz, Melkor Formenosera joan zen, non Fëanorren Silmarilak lapurtu zituen eta [[Noldorren errege etxea|Noldorren erregea zen Finwë hil zuen.

Ondorioak aldatu

Une honetatik aurrera, Noldorren erbesteratzera eta Zuhaitzen Aroen amaierara daroaten gertakariak gertatzen dira: Telperion zuhaitzaren azken lorearekin eta Laurelinen azken fruituarekin, Yavanna valarrak, Ilargia eta Eguzkia egin zituen, honela, Eguzkiaren Aroak hasi zirelarik, eta Gizakien esnatzea gertatu zen Hildorienen.

Kanpo estekak aldatu