Flammulaster ferrugineus

Flammulaster ferrugineus Inocybaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Haragi gutxi du, ez du balio gastronomikorik.

Flammulaster ferrugineus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaInocybaceae
GeneroaFlammulaster
Espeziea Flammulaster ferrugineus
Watling, 1967

Sinonimoak: Flocculina ferruginea, Naucoria ferruginea, Naucoria siparia, Phaeomarasmius ferrugineus, Tubaria ferruginea.

Deskribapena aldatu

Kapela: Txikia, 1,5 cm arteko diametrokoa (batzuetan 3 artekoa), zabaldua. Kapelaren azala, arre-gorrixka kolore ederrekoa, lihazki tentez eta markatutako ildaska erradialez estalia.

Orriak: Libre eta adnatuen tartekoak, sabeldunak, lamelulekin, arrosa kolorekoak.

Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.

Hanka: 5 cm arteko garaierakoa, kapelaren kolorekoa, oinarriari itsatsitako mizelio hondarrekin.

Haragia: Oso haragi gutxi du.[2]

Etimologia: Ferrugineus epitetoa latinetik dator, burdintsu, esan nahi duen, "ferrugineus" hitzetik. Bere koloreagatik.

Jangarritasuna aldatu

Interes gastronomikorik gabea.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Flammulaster limulatus delakoarekin nahas daiteke, honek ez du ildaska erradialik kapelan. Pholiota eta Collybia generokoen antza baino gehiago, Tubaria generokoena du.

Sasoia eta lekua aldatu

Udazkenean. Landare hondarretan (orbelak, adarrak, hostoak), basoetako lurzoru hezeetan. Batzuetan zuhaitz-enborretatik hurbil ez dauden eremuetan ateratzen da.

Banaketa eremua aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Iran.[4]

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 246 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia..
  4. Flammulaster ferrugineus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak aldatu