Fidoka taldeko haur-jolasa da. Juan Garmendia Larrañaga etnografoak Muxikan, Bizkaian, jaso zuen jokoaren inguruko informazioa.[1]

Arauak aldatu

Neska-mutilen arteko joko honek jolaskideak bi taldetan banatzea eskatzen zuen. Gero talde bakoitzetik bat ateratzen zen, lasterka nor abiatuko zen elkarri erreparatuz. Ihesari ematen ziona kanporatuta gelditzen zen segitzaileak ukitzean. Harrapatzen zuen unean jarraitzaileak "fido" esan behar zuen. Ondoren, harrapatutakoaren taldetik beste bat ateratzen zen jolasarekin jarraitzeko, neska edo mutil bakarra geratu arte, eta halakoaren taldea gertatzen zen irabazle.[2]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu