FDDI (Fiber Distributed Data Interface ), ANSI erakundeak definitutako konputagailu-sareko estandar bat da. Zuntz optiko bidezko Token Ring (IEEE 802.5) sare lokala da.

Ezaugarriak aldatu

Estandar honek lekukoaren protokoloa oinarritzat eta eraztun topologia duen sare bat definitzen du. Bere abiadura 100 Mb/s-koa da 200 km arteko distantzietan. Askoz jota, 1000 estazio konekta daitezke.

Banda zabalera handia duenez, sare lokalak elkar konektatzeko bizkarrezur (backbone) sare bezala erabiltzen da.

FDDI MAN eta LAN sareetan erabiltzen da eta sarea administratzeko bere estandarra du STM (Station Management).

Ethernet eta Token Ring pareko sare zerbitzuak eskaintzen ditu FDDI-k (OSI-ko 1. eta 2. maila)

Maila fisikoa aldatu

Bere egitura noranzko ezberdinetan transmititzen duten zuntz optikozko bi eraztunez osatuta dago . Bietako zuntz bati matxuraren bat gertatu ezkero bestea lagungo bezala erabiliko litzateke. Estazio bateko kableak hondatuko balira, aldameneko bi estazioetako kableak lotuko lirateke, hau da, eraztuna itxi eta luzera bikoitzeko eraztun bakarra osatu. Kable kontzentratzaileak ere erabil daitezke, IEEE 802.5 arauan bezala

Kodeketa eta Protokoloak aldatu

Kodeketa 4B/5B da. Lekukoaren protokoloa oinarritzat erabiltzen du baina estazio batek ez du lekukoaren buelta itxaron behar transmititu ahal izateko.

FDDI-ren oinarrizko sare protokoloak IEEE 802.5-koetan oinarritzen dira. FDDI-n definitutako tramak IEEE 802.5-ekoak bezalakoak dira baina RDSI sare konmutatu bateko trama asinkronoak ere jaso ahal ditu. Aproposa da datuak eta ahotsa transmititzeko, beraz denbora errealeko aplikazioekin erabiltzeko egokia.

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu

Telekomunikazio Hiztegia: www.telekomunikaziohiztegia.org