FC Nantes Frantziako futbol talde ezagunenetakoa da, Nantes hirikoa. Zortzi liga eta hiru kopa eskuratu ditu. Etxeko partiduak Stade de la Beaujoire estadioan jokatu ohi ditu.

Football Club de Nantes
Ezizena(k)Les Canaris
Sorrera1943
Futbol zelaiaStade de la Beaujoire
edukiera: 38.285 lagun
inaugurazioa: 1984
PresidenteaPolonia Frantzia Waldemar Kita
EntrenatzaileaFrantzia Pierre Aristouy
LigaLigue 1
2022-2316.a
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
FC Nantesen koloreak dituen Bretainiako bandera

Historia aldatu

Sorrera aldatu

Gerra garaian Nantesen bost futbol talde zeuden, Saint-Pierre, Stade Nantais UC, AC Batignolles, ASO Nantaise eta Mellinet. Azken honetako presidentea zen Marcel Saupinek bostak batuz talde indartsua osatzea proposatu zuen 1943an eta horrela sortu zen FC Nantes. Hala ere taldea ez zen lehen mailara igo 1963 arte. Marcel Saupin 1963ko ekainaren 10ean hil zen eta ezin izan zuen taldea lehen mailan jokatzen ikusi.

Jose Arribasen aroa aldatu

60. hamarkada bikaina izan zen taldearentzat bi liga eta superkopa bat irabazi zituelarik. José Arribas bilbotarra zen entrenatzailea eta famatu egin zen bere erasorako gogoa jeu à la nantaise izenarekin (Nantes erako jokoa). 1976 arte egon zen Nantesen eta bere lekukoa aurrez jokalari izan zen Jean Vincentek hartu zuen. 1983 artean hainbat Liga eta Kopa berri bat eskuratu zituen.

Nantes Atlantique aldatu

1992an izena aldatu zuen, FC Nantes Atlantique hartuaz. 2007 arte iraun zuen izen honekin eta bitartean garaipen berriak eskuratu zituen bi liga eta bi kopa, eta Txapeldunen Ligako finalerdietara ere iritsi zen 1996an.

Krisialdia aldatu

Emaitza onak bukatu eta 2007an bigarren mailara jeitsi zen, 44 urte goren mailan egin ondoren. Ordutik lehen eta bigarren mailan aritu izan da txandaka. 2022an Frantziako Kopa irabazi zuen.

Uniformea aldatu

Historikoa aldatu

     
 
 
 
1976-1987
     
 
 
 
1961-1967
     
 
 
 
1994-1995

Azken urteak aldatu

     
 
 
 
2018-2019
     
 
 
 
2019-2020
     
 
 
 
2020-2021
     
 
 
 
2021-2022
     
 
 
 
2022-2023

Palmaresa aldatu

Frantzian: 15 aldatu

Europan: 1 aldatu

Jokalari ezagunak aldatu

Didier Deschamps, Christian Karembeu, Claude Makelele.

Kanpo estekak aldatu

2022-23 denboraldiko Frantziako Futbol Liga Txapelketako taldeak  
Ajaccio | Angers | Auxerre | Brest | Clermont | Lens | Lille | Lorient | Monaco | Montpellier | Nantes | Niza | Olympique Lyonnais | Olympique Marseilla | Paris Saint-Germain | Stade Reims | Stade Rennais | Strasbourg | Toulouse | Troyes