Montpellier Hérault Sport Club Frantziako futbol taldea da, Montpellier hirikoa. Taldea 1919an sortu zen arren, gaur egungo egitura 1974koa da. 2012an Frantziako Liga irabazi zuen.

Montpellier Hérault Sport Club
Ezizena(k)MHSC, La Paillade
Sorrera1974
Futbol zelaiaStade de la Mosson
edukiera: 32.900 lagun
inaugurazioa: 1972
PresidenteaFrantzia Laurent Nicollin
EntrenatzaileaArmenia Michel Der Zakarian
LigaLigue 1
2022-2312.a
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

Historia aldatu

1914ean jadanik azaldu zuten Montpelierren kirol taldea sortzeko asmoa baina Lehen Mundu Gerraren erruz 1919 arte atzeratu behar izan zuten. Orduan eratu zen Montpellier Hérault Sport Club taldea, futbolaz gain errugbia, atletismoa, tenisa eta boxeoa lantzen zituena.

Lehenengo titulua 1929ko Frantziako Kopa izan zuen, finalean FC Sète 2-0 garaituz lortu zuen. 1935ean diru zorrak zirela eta, taldea desagertu egin zen eta Stade Olympique Montpelliérain izenarekin birsortu behar izan zen. 1950 arte ez zuen berriz ere lehen mailara igotzerik lortuko. Hala ere ez zuen arrakasta handirik izan eta 1969an berriz ere amateur mailara itzuli zen.

1974ean AS Paillade taldearekin bat egin eta Montpellier Paillade Sport Club Littoral izenarekin bazen ere gaur egungo egitura hartu zuen, horregatik data hau da taldearen fundazio data. Michel Mézy entrenatzaile zuela 1988an berriz ere lehen mailara iritsi zen. Hurrengo urtean Montpellier Hérault Sport Club izena berreskuratzea erabaki zuen, izan ere Hérault departamentuko gobernuak dirulaguntza garrantzitsua eman baitzion. 1990an bigarren Kopa eskuratu zuen. 199an UEFA Intertoto Kopa irabazi zuen.

Azken urteak taldearen urterik onenak izan dira. 2011-12 denboraldian bere lehenengo liga irabazi zuen, eta Ligako Kopako finalista izan zen.

Palmaresa aldatu

Frantzian: 3 aldatu

Europan: 1 aldatu

UEFA Intertoto Kopa aldatu

  • Txapelduna (1): 1999.

Jokalari ezagunak aldatu

Laurent Blanc, Eric Cantona, Carlos Valderrama.

Emakumezkoen taldea aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Montpellier HSC (emakumezkoak)»

Kanpo estekak aldatu

2022-23 denboraldiko Frantziako Futbol Liga Txapelketako taldeak  
Ajaccio | Angers | Auxerre | Brest | Clermont | Lens | Lille | Lorient | Monaco | Montpellier | Nantes | Niza | Olympique Lyonnais | Olympique Marseilla | Paris Saint-Germain | Stade Reims | Stade Rennais | Strasbourg | Toulouse | Troyes