Ez nago batere ados nire biografian gehitu duzuen esaldi horrekin. Nik ezagutzera eman nahi nuen "Luis Garderen kasua" artikulua, interesgarria iruditzen zaidalakoz bai nire ibilbidea ulertzeko bai gaurko euskal literaturan estaltzen ohi diren zenbait alderdi ulertzen laguntzen ahal duelakoz, baina euskal kritikari buruzko esaldi horrek nitaz biktimismoaren irudi negarti bat ematen du, nirekin zerikusirik ez duena, are gutxiago nire ibilbidean azpimarratzeko gauza bakarra balitz bezala. Beiondeiola euskal kritikari.

[[Luis Garde/Nire artikuluak]—Aurreko iruzkin sinatugabea 193.148.159.169 (eztabaidaekarp.) lankideak idatzi du (data: 2016-12-29, 09:15:00).

Kaixo Luis! Lehenik eta behin ezin duzu zure buruari buruz idatzi Wikipedian, oinarrizko printzipioen aurka doa. Honi buruzko pare bat ohar jarri nizkizun zure lankide eztabaidan (ez dakit irakurri duzun zeren hainbat kontu erabiltzen dituzu). Informazio gehiagorako begiratu hemen eta hemen. Aristiren "Luis Garderen kasua" artikuluan, funtsean, zenbait idazle oharkabean geratzen dila salatzen du, eta horretan, zu zeu jartzen zaitu eredu. Bi modu ikusten dut artikuluan hori adierazteko: 1)Luis Garderen azken eleberria oharkabean pasa dela aipatu eta horretarako Aristirena erreferentzia bezala erabili (hori da orain dagoena; idazkera seguru hobetu daitekeela eta horretarako bota hemen bertan hobekien iruditzen zaizun idazkera proposamena, egia baita nahiko desorekatua dagoela); 2) Kanpo lotura bat bezala uztea, beste inongo aipamenik gabe. Nik uste dut lehenengo aukera dela hoberena eta Aristiren artikuluarekin lotura justifikatzen duena. Bestenaz, kontuan izan Wikipedia ez dela iritzirako gune bat eta euskal literaturaren inguruan gertatzen dena beste foroetan eztabaidatua izan behar dela (blogak, aldizkariak, egunkariak, sare soziala....). Bide batez, oso gustura irakurtzen ari naiz liburua! Laster arte!-Xabier Cañas (eztabaida) 19:23, 29 abendua 2016 (UTC)

Kaixo, Xabier. Ohartuko zinenez, ez dakit deus Wikipediari buruzko arauez eta erabilpenaz. Beraz, zure lana eta zure asmo ona zinez eta bihotzez eskertzen dizut. Nobelaz gozatzea espero dut. Luis.

Aldaketak-eta aldatu

Dirudienez, "bandalo" bat naiz (horrela jartzen du agertu zait mezua, aldaketak egiteko aukera blokeatzen didatela "bandalismo egiteagatik") Ok, bandalo izan naiteke, baina bilatuko dut nire eskubideak defendatzeko modurik egokiena. Agertzen zen artikuluarekin konforme nengoen, hain zuzen nire esaldi bakarreko biografiarekin; Londoneko erakundea aipatzen duena, alegia. Jarraian gehitutakoa, esan nuenez, memelokeria hutsa da, umiliagarria, eta naiz geldituko sinplekeria hori kentzen duten arte, berdin zait azkenean artikulu osoa kendu behar bada. Nire biografian aipatzen den saria ez dago zertan aipatu, hori jada "sariak" sailean agertzen da. Eta batez ere "Euskal kritika"ri aipamen hori, guztiz erridikulu da. Arreta gutxi eskaini bazitzaion liburuari, ez da nire afera; norberak jakinen du noraino den serioa bere ofizio / afizioan. Baina kontu ergel horrek ez du inolaz ere nire "biografia" betetzen, ez diot inolako garrantziarik ematen, ez du nire literatur ibilbidea definitzen; hori behar genuen. Hipokresia iruditzen zait bertze baten identidadea erabiltzea hori aldatzeko; nik badut eskubidea esateko nitaz ematen den informazio hori guztiz erridikulua eta lotsamangarria dela, eta horrela adierazten dut. —Aurreko iruzkin sinatugabea Luis Garde (eztabaidaekarp.) lankideak idatzi du (data: 2017-05-01, 22:09).

Kaixo Luis Garde. Zein da arazoa zehazki? Lagundu nahiko nuke artikuluan oreka bilatzen, zerbait gezurra bada kentzen edo behare beharrezkoa den zerbait agertzen ez bada gehitzen. -Theklan ·   ·   20:32, 1 maiatza 2017 (UTC)
"Luis Garde" orrira bueltatu.