Ezko kolorebiko, artadi-ezko, txapar-ezko edo ezko olibazuria (Hygrophorus persoonii) Hygrophoraceae familiako onddo espezie bat da.[1] Azala eta oin osoa kendu behar dira, Perretxikoaren zatirik likatsuenak saihesteko, gainerakoan ez baita jateko txarra.

Ezko kolorebikoa
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaHygrophoraceae
GeneroaHygrophorus
Espeziea Hygrophorus persoonii
Arnolds, 1979

Sinonimoak : Hygrophorus olivaceoalbus, Hygrophorus dichrous.

Deskribapena aldatu

Kapela: 3 eta 9 cm arteko diametrokoa. Hasieran ganbila, heltzean zabaldu egiten da. Ertza biribildua du. Azal lodia eta erraz bereizteko modukoa, gainazal muzilagoduna. Oliba kolorekoa edo gris-arrea.

Orriak: Zuriak, luzeak, okertuak, zabal, Itsatsi-dekurrenteak.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: Luzea, 5 - 9 cm-koa; goialdean 1 cm-ko zabalerako eremu zuri bat du, eta hortik behera, ezkata likatsuez estalita oinarriraino, Itxura nabarra du eta kapelaren kolore berekoa. Ezaugarri honek ematen dio izena espezieari.

Haragia: Zuria, trinkoa, zapore gozokoa eta usain leunekoa.[2]

Etimologia: Hygrophorus hitza grekotik dator, heze eta ekarri beharreko "phoréo"-tik, hau da, hezetasuna bildu eta kontserbatzen duenetik. Dichrous epitetoa ere grekotik dator, bi kolore esan nahi duen "dichroos" hitzetik. Kapelaren mintzaren kolore bikoitzagatik.

Jangarritasuna aldatu

Jateko ona; hala ere, lirdingatsua dela eta, kapelak perretxikoak jasotzerakoan zuritzea komeni da.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Hygrophorus limacinus eta Hygrophorus olivaceoalbus delakoekin.[4]

Sasoia eta lekua aldatu

Uda amaieran eta udazkenean, Hostozabalen basoetan. Bereziki Quercus ilex zuhaitzen basoetan[5]

Banaketa eremua aldatu

Europa, Japonia eta Bolivia.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Kutxa Fundazioa Sozial eta Kulturala. (1992). Euskal Herriko perretxikoak. Litografía Danona s. coop.ltda., 380 or. ISBN 84-7173-211-4..
  3. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 110 or. ISBN 84-404-0530-8..
  4. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 190 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  5. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 407 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..

Kanpo estekak aldatu