Ezko hori-koniko
Ezko hori-konikoa (Hygrocybe acutoconica) Hygrophoraceae familiako onddo espezie bat da.[1] Oro har, haragi gutxi dute eta, beraz, ez dira jateko interesgarriak. Espezie batzuk toxiko samarrak ere badira.
Ezko hori-konikoa | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Hygrophoraceae |
Generoa | Hygrocybe |
Espeziea | Hygrocybe acutoconica Singer, 1940 |
Sinonimoa: Hygrocybe subglobispora.
Deskribapena aldatu
Kapela: 3 eta 6 cm bitarteko diametrokoa, hasieran koniko-kanpai formakoa, gero zerbait ireki egiten da eta beti puntazorrotzarekin, pixka bat likatsua, horia, hori-laranja edo hori-urre kolorekoa; ertz lobulatuarekin.
Orriak: zuri-horixka kolorekoak, goranzkoak.
Hanka: 5 eta 9 cm bitarteko garaierakoa eta 0,6 eta 1 cm bitarteko lodierakoa, leuna eta fibroso samarra, hasieran pixka bat likatsua, gero lehorra, kapelaren antzeko kolorekoa.
Haragia: Zurixka edo zuri-horixka kolorekoa. Ez du usain eta zapore berezirik.[2]
Etimologia: Hygrocybe terminoa grekotik dator eta kapela buztiarekin esan nahi du.
Jangarritasuna aldatu
Ez du balio sukaldaritzarako.
Nahasketa arriskua aldatu
Hygrocybe konradii delakoarekin, honen orriak hori kolore biziagokoak dira eta kapela ez du hain puntazorrotza.
Sasoia eta lekua aldatu
Udazkenean, zelaietan eta baso irekietan.[3]
Banaketa eremua aldatu
Mundu osoan, batez ere Europan eta Ipar Amerikan.
Galeria aldatu
Erreferentziak aldatu
- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 135 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 106 or. ISBN 84-282-0865-4..