Europa gotorlekua (ingelesez: Fortress Europe; alemanez: Festung Europa) kazetaritzaren metafora edo irudia da. Honen bidez kanpo munduari itxita dagoen Europar Batasuna azaldu nahi da. Irudi horren bidez zera adierazten da: Europa barrura begira liberalizatua bezala, kanpora begira itxia, protekzionista.

Melillako hesiaren inguruko parodia kritikoa, Europa gotorlekua.

Irudia kazetaritzan zentzu kritikoaz erabili izan da. Europa itxi hori bereziki nekazal politikaren, babes politikoaren eta immigrazioaren aurrean adierazten da.[1]

Dena dela, kontzeptua Bigarren Mundu Gerran sortu zen, gerra propagandaren testuinguruan. Britainiarrek zein alemaniarrek haiek defenditzen zuten aldea gotorleku moduan irudikatu zuten.

Erreferentziak aldatu

  1. Zandonella, Bruno. (2005). Pocket Europa. EU-Begriffe und Länderdaten. Bonn:: Bundeszentrale für politische Bildung.

Ikus, baita ere aldatu

Bibliografia aldatu

Kanpo estekak aldatu