Melillako hesia (gaztelaniaz: valla de Melilla) Espainia eta Maroko arteko muga zerraditzen duen hesia da, legez kontrako inmigrazioa eta kontrabando oztopatzea helburua duena.

Melillako hesia
Espainia eta Maroko arteko muga
Kokapena
Koordenatuak35°17′58″N 2°58′28″W / 35.29944°N 2.97455°W / 35.29944; -2.97455
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1998
Arkitektura
Dimentsioak6 (altuera) m

Melilla eta Ceutako mugak Europar Batasuna afrikar herrialde batekin duen muga bakarrak dira.[1] Lehenengo hesia 1998an eraiki zuten baina poliki-poliki Espainiako itxitura indartu zuen.[2] Beni Ansarkoa da pasabide nagusia, baina Melillak baditu beste hiru muga postu txikiagoak: Farkhana, Mariguari eta txinatar auzoa.[3]

Etorkinentzako harresi hau igarotzeko hainbat saio egin dituzte, baita zenbait aldiz lortu ere.[4] 2022ko ekainaren 24an, Gurugu mendian zeuden 2.000 migratzailek jo zuten hesira, eta hura zeharkatzeko ahaleginean 37 hildako suertatu ziren haien kontrako errepresioaren ondorioz; hala ere, 500 migratzailek Melillara heltzea lortu zuten.[5]

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Melillako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.