Esther Guerrero

atleta espainiarra

Esther Guerrero Puigdevall ( Banyoles, 1990eko otsailaren 7a) kataluniar distantzia erdiko atleta da. Olinpiar Jokoetan, Munduko Txapelketan eta Europako Atletismo Txapelketan parte hartu du.

Esther Guerrero

Bizitza
JaiotzaBanyoles1990eko otsailaren 7a (34 urte)
Herrialdea Katalunia
Hezkuntza
Hizkuntzakkatalana
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakatleta
Pisua57 kilogramo
Altuera1,60 metro

Twitter: estherrguerrero IAAF: 14261358 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Bere proba nagusia 800 metroko lasterketa izan ohi da, baina, 2018-tik aurrera 1500 m-ko proba ere egin du nazioarteko txapelketetan. Erreleboetan ere partu hartu izan du mendi-kros nazioarteko txapelketetan.

2020ko uztailean, kirolari askok ezohiko distantzietan probak egiten zituzten urtean, 2000 metroko Espainiako markarik onena hautsi zuen.[1]

2020an Espainiako txapeldun izendatu zen 800 eta 1500 metrotan, bi finalen artean hamar minutuko aldea besterik ez zuen arren. Beste inork ez zituen bi probak irabazi txapelketa berdinean Carmen Valerok 1976an egin zuenetik.[2]

Nazioarteko lehiaketak aldatu

  Espainia ordezkatzen
Urtea Txapelketa Lekua Postua Proba a
2007 Munduko Gazte Txapelketa   Ostrava 39ª (serieak) 800 m 2:15.48
Europako Gazte Olinpiar Jaialdia   Belgrado 10ª (serieak) 800 m 2:13.69
2009 Europako Junior Txapelketa   Novi Sad 10ª (serieak) 800 m 2:08.39
2015 Nazioen Europako Txapelketa   Txeboksary 800 m 2:02.99
Munduko txapelketa   Pekin 36ª (serieak) 800 m 2:02.64
2016 Europako Txapelketa   Amsterdam 7ª (Finalaurreko) 800 m 2:01.62
Olinpiar Jokoak   Rio de Janeiro 40ª (serieak) 800 m 2:01.85
2017 Europako Pista Estaliko Txapelketa   Belgrad 800 m 2:03.09
Mendi-kros Europako Txapelketa   Šamorín 3 Errelebo mistoa 4 x 1,5 km 18:26
Nazioen Europako Txapelketa   Lille 800 m 2:03.70
Munduko Txapelketa   Londres 27ª (serieak) 800 m 2:02.22
2018 Munduko Pista Estaliko Txapelketa   Birmingham 13ª (serieak) 800 m 2:04.06
Mediterraneo Jokoak   Tarragona 800 m 2:03.35
Europako Txapelketa   Berlin 11ª 1500 m 4:09.88
Iberoamerikano Txapelketa   Trujillo 1 800 m 2:04.55
3 Errelebo 4 × 400 m 3:38.32
Mendi-kros Europako Txapelketa   Tilburg 1 Errelebo mistoa 4 x 1,5 km 16:10
2019 Europako Pista Estaliko Txapelketa   Glasgow 800 m 2:04.07
Mendi-kros Munduko Txapelketa   Aarhus Errelebo mistoa 4 x 2 km 27:47
Nazioen Europako Txapelketa   Bydgoszcz 800 m 2:02.47
Munduko Txapelketa   Doha 19ª (Finalaurreko) 1500 m 4:16.66

Marka pertsonalak aldatu

Aire Libre
Proba Marka Lekua Data
400 metro 54,77  Bartzelona 2016ko ekainaren 29a
800 metro 1: 59.22   Doha 2020ko irailaren 25a
1500 metro 4: 03.13   Stockholm 2020ko abuztuaren 23a
2000 metro 5: 41,30   Olot 2020ko uztailaren 21a
Pista Estalia
Proba Marka Lekua Data
800 metro 2: 01.46   Sabadell 2019ko otsailaren 6a
1500 metro 4: 07.47   Glasgow 2020ko otsailaren 15a

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) «Esther Guerrero pulveriza el récord de España de los 2.000 metros» Marca.com 2020-07-21 (Noiz kontsultatua: 2021-01-28).
  2. (Gaztelaniaz) «Esther Guerrero emula a Valero y rubrica un doblete nacional histórico en 800 y 1.500» Marca.com 2020-09-13 (Noiz kontsultatua: 2021-01-28).

Kanpo estekak aldatu