Esther Ciganda Zozaya[1][2] (Moses Lake, 1974ko urtarrilaren 10a) euskal estatubatuar irakasle, enpresaburu, euskararen sustatzaile eta podcast ostalaria da.

Esther Ciganda
Bizitza
JaiotzaMoses Lake (Washington)1974ko urtarrilaren 10a (50 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaMoses Lake (Washington)
Boise
Hendaia
Talde etnikoaeusko-estatubatuarra
Lehen hizkuntzaingelesa
gaztelania
Hezkuntza
HeziketaWashington State University (en) Itzuli
Grand Canyon University (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
gaztelania
euskara
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakirakaslea, enpresaburua, language activist (en) Itzuli eta podcaster (en) Itzuli

basqueinlanguages.com
Facebook: Esther Ciganda Instagram: basquewithesther LinkedIn: estherciganda Youtube: UC7sN2LWq5C3epOVMO5Iq0Og Pinterest: basqueinlanguages Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Pedro Ciganda eta Alicia Zozaya nafar emigranteen alaba, Moses Laken (Washington estatua) jaio zen[3][4][5]. Umea zela, gaztelaniaz hitz egiten zuen etxean eta ingelesez eskolan, baina euskaraz ere ikasteko gogoa zuen[4], eta 1997 inguruan bere kabuz ikasten hasi zen[6].

1992tik 1998ra Washingtongo Unibertsitatean ikasi zuen[7] eta 2001ean hezkuntzako masterra egin zuen Grand Canyon unibertsitatean[7]. 16 urtez batxilergoko irakaslea izan zen AEBetan, non biologia, kimika, osasuna, zientzia fisikoak, gaztelania eta beste hainbat ikasgai irakatsi zituen[4].

2007an Boisera joan zen bizitzera, eta han euskara modu sakonagoan ikasi zuen eta euskal pilotan hasi zen. Hainbat aldiz oporrak eman zituen Euskal Herrian. 2014an, 40 urte bete zituela, Euskal Herrira joan zen, eta bertan Hendaian hasi zen bizitzen eta Hego Euskal Herrian lanean, ingelesa irakasten. 2015ean Ipar Amerikako Euskal Elkarteak euskara irakastea eskaini zion[4]. 2020an Basque in Languages enpresa sortu zuen ingeles hiztunei euskara irakasteko[7].

2022an makroadenoma hipofisarioa (garuneko tumorea) diagnostikatu zioten[8], eta The Brain Tumor Chronicles podcasta grabatu zuen[9]. Horrez gain, The Immigrant All Around eta Teach Launch Create podcasten egilea da[3][10].

Sariak eta omenaldiak aldatu

  • 2013: Urteko hizkuntza irakaslea (Idaho estatua)[4]

Podcastak aldatu

  • The Immigrant All Around (2020-2021, 5 atal)[3]
  • Teach Launch Create (2021, 26 atal)[10]
  • The Brain Tumor Chronicles (2022, 35 atal)[9]

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) «Esther Ciganda Zozaya» Emprendedores Más y Mejor (Noiz kontsultatua: 2024-04-28).
  2. (Ingelesez) Smithsonian Folklife Festival records: 2016 Smithsonian Folklife Festival. Washington: Smithsonian Center for Folklife and Cultural Heritage (argitaratze data: 2017), 26 or. (Noiz kontsultatua: 2024-04-28).
  3. a b c (Ingelesez) «The Immigrant All Around» Spreaker (Noiz kontsultatua: 2024-04-28).
  4. a b c d e (Ingelesez) «What are you waiting for? An interview with Esther Ciganda» Buber 2020-09-28 (Noiz kontsultatua: 2024-04-28).
  5. (Ingelesez) «Esther Ciganda: Class of 1992» Classmates (Noiz kontsultatua: 2024-04-28).
  6. (Ingelesez) Ciganda, Esther. «How to Listen to Basque Daily» Medium 2022-03-19 (Noiz kontsultatua: 2024-04-28).
  7. a b c (Ingelesez) «Esther Ciganda Zozaya» LinkedIn (Noiz kontsultatua: 2204-04-28).
  8. (Ingelesez) Ciganda, Esther. «The 1 Life Event I’m Still Trying to Understand» Typeshare 2022-04-30 (Noiz kontsultatua: 2024-04-28).
  9. a b (Ingelesez) «The Brain Tumor Chronicles» Spreaker (Noiz kontsultatua: 2024-04-28).
  10. a b (Ingelesez) «Teach Launch Create» Spreaker (Noiz kontsultatua: 2024-04-28).

Kanpo estekak aldatu