Ervigio[1] (gotikoz: Erwig; latinez: Flavius Ervigius; ?-687) Hispaniako bisigodoen erregea izan zen 680 eta 687 artean. Wambaren oinordekoa izan zen. Ardabasto eta honen emazte Galesvinda edo Glasvindaren (610 inguruan jaioa, Txindasvintoren alaba zena) edo Godaren (Txindasvintoren iloba) semea izan zen, Atanagildoren (581ean jaioa) eta honen emazte Flavia Julianaren biloba, San Hermenegildoren birbiloba eta Leovigildo erregearen hereniloba[2].

Ervigio

Bisigodoen erregea

680 - 687
Wamba - Egika
Bizitza
Jaiotza643 (egutegi gregorianoa)
HeriotzaToledo687ko azaroaren 15a (43/44 urte)
Familia
AitaArdabast
Ezkontidea(k)Liuvigoto (en) Itzuli
Seme-alabak
Familia
Jarduerak
Jardueraksubiranoa

Ervigio, tronura, Wamba erregearen aurka egin zen azpijokoaren ondoren iritsi zen, non errege hau engainatua eta edari baten bidez lokartua izan zen, behin egoera horretan egonik tontsuratu eta fraide bihurtzeko, berriz errege izatea galaraziko ziona. Ervigio, ziur aski, azpijoko honen buru izan zen Toledoko artzapezpikua zen Julian II.arekin (680-690) batera, nork errege berri bezala izendatu zuen.

Gotzainek babestuta, Toledoko XII. kontzilioa deitu zuen 681ean, bere tronu usurpazioa legitimatu eta Wambaren nahiei amaiera emateko. Dirudienez, honek, bere apaiz ordenakuntza baliogabetzea nahi zuen, korderik gabe zegoela egina izan baitzen. Kontzilioak Ervigio berretsi zuen eta Wambaren eskariak baztertu zituen, bertsio ofiziala onartuz, honek zioenez, Wambak bere eliz tontsura eta eliz olioak bere gogoz jaso baitzituen, gaixotasun gogor batetik bizirik irtengo ez zela ustez. Bere garaipenaren ondoren, Ervigiok bere aurrekoa monasterio batera bidali zuen. Kontu guzti honek zauri asko irekita utzi behar izan zituen, Alfontso III.aren kroniketan aipatzen baita.

Ervigioren erregealdiko ekintza legegileei buruz, noblezia eta kleroaren babesa ziurtatzeaz arduratu zen, ondasunak eta aberastasunak itzuliz aurreko matxinadetan parte hartu zutenei. Zenbait zerga murriztuak izan ziren eta beste batzuk ezabatuak. Herritarrak armadan parte hartzera behartzen zituen lege bat onartu zen, eta Liber Iudiciorumi zenbait erreforma egin zitzaizkion, nobleziaren aldekoak izan zirenak, baina, batez ere kleroaren aldekoak, ez da ahaztu behar tronura Toledoko artzapezpikuaren laguntza eskergabearekin iritsi zela. Kodeko zenbait lege partzialki aldatuak izan ziren, eta, beraz, garai honetatik aurrera Ervigioren Kodea bezala ere ezagutzen da. Era berean, judutarren aurkako neurri gogorrak hartu ziren, horien artean honako hauek: katolizismoaren aurkako libururik ez izatea, judu jaiak ospatzeko debekua, urte beteko epean bataiatzeko derrigortasuna eta aurreko erregealdietan hartutako beste neurri batzuk, esklabo kristauak ezin izatea etab... Legeak errepikatu behar honek neurriak zorroztasunez aplikatzen ez zirela frogatzen du. Arabiarrekin izandako borroken eta lehorreratze saiakerak frogatuak daude.

Kleroarekin eta nobleziarekin harreman ona berrezartzeko, bi kontzilio deitu zituen oso denbora epe laburrean, bere agintearen ahuldadearen froga zena. Toledoko XIII. kontzilioan Wambak izendatutako gotzainen izendapena baliogabetu zuen, eta Toledoko XIV. kontzilioan nobleei eta eklesiastikoei kartzelatuak ez izateko eskubidea eman zien, euren modukoek epaituak izateko eskubideaz gain, baita aurreko matxinadetan parte hartu izanagatik zigortuak izan zirenentzat amnistia eman ere.

Liuvigotorekin ezkondu zen eta honekin bere alaba Cixilona izan zuen. Bere familiaganako mendekua eragozteko asmoz Wambaren aldekoen partetik, behin bera hil ondoren, bere alaba Cixilona Egikarekin ezkondu zuen, Wambaren iloba bat zena, nor tronurako bere oinordeko bezala aukeratu zuen. Horretarako, Egikak berak Toledoko XV. kontzilioan dioenez, Ervigiok bere suhiari, ezkontzaren aurretik, bere emaztearen familiarekiko beti solidarioa eta leiala izango zenaren zina ezarri zion. Egikaren aukeraketarekin eta zinarekin, Ervigiok, tronuratu ondoren zuen egoera ahularen aurrean, monarkia bere familiak kontrolatua egotea espero zuen, eta honek ez zezala inoren mendekurik jasan bera hil ondoren.

687an, Ervigio larriki gaixotu zen, eta bere suhia zen Egika izendatu zuen oinordeko bezala, norengan abdikatu egin zuen. Urte horretako azaroak 15ean hil zen.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskaltzaindia. (PDF) 180. arauaː Goi Erdi Aroko pertsona-izenak. Germaniar jatorriko pertsona-izenak. .
  2. Luís Paulo Manuel de Meneses de Melo Vaz de São Paio, A Herança Genética de D. Afonso Henriques, Universidade Moderna, 1ª Edição, Porto, 2002, Árv. XXVa
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ervigio  


Aurrekoa
Wamba
Bisigodoen erregea
680-687
Ondorengoa
Egika