Erreketa haur-jolasa da. Juan Garmendia Larrañaga etnografoak Amezketan, Gipuzkoan jaso zuen jokoaren inguruko informazioa.[1]

Arauak aldatu

Neska-mutilen artean eta bi taldetan banaturik egiten zen jokoa. Jolastokiaren erdian arrasto bat egiten zen eta taldeak alde banatan kokatzen ziren. Jokalariak banan-banan ateratzen ziren arrastoa zapaltzera –pasa ere egin zezaketen– eta ahal zuten bizkorren itzuli behar zuten. Joanetorri horretan beste taldekoren batek harrapatzen bazuen, "erre" geratu eta "preso" eramaten zuen harrapatzaileak bere aldera, eta hantxe gelditzen zen harik eta taldekideren batek ukitu eta jaregiten zuen arte.[2]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu