Erotofobia (grezieratik, Ἔρως, eros, "maitasuna" eta "fobia") egoera hipotetiko baten aurrean bakoitzaren sexu erreakzioan oinarritzen den jarrera da, sexu estimuluen aurreko jarrera negatiboa.

Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Jarrera eta prozedura erotofobikoetaz hitz egin dezakegu. Prozedura erotofobikoak izateko, lehenik, jarrera erotofobikoak izan beharko genituela egia bada ere.

Fisher eta Hallek 1988an[1] landutako kontzeptua da. Bi autore hauek erotofiliaz -sexu estimuluen aurreko jarrera positiboa bezala- eta erotofobiaz -sexu estimuluen aurreko jarrera negatiboa bezala- hitz egiten dute, planteatuz bi hauek sexu estimuluen aurreko bakoitzaren jarrera eta, beraz, erreakzionatzeko modua bezala. Printzipioz pertsona kontserbadoreak jarrera erotofoboak izango lituzketela aurreirizten da, pertsona liberalak, ordea, jarrera erotofilikoagoak izango lituzketelarik, baina hau ez da arau mugiezin baten moduan hartu.

Pertsona erotofobikoek sexu estimuluen aurrean jarrera negatiboak erakustea gaitz gehiago izan ditzake, izan ere, sexuarekin edota sexualitatearekin zerikusia duten informazio edo zerbitzuetara hurbiltzeko zailtasun handiagoak izango dituzte. Era berean, kalean izandako estimulu edo egoeren aurrean erantzun asertiboen falta sumatuko dugu eta, beraz, eraginkortasun falta izango dute eta giza harreman negatiboagoak izango dituzte.

Erreferentziak aldatu

  1. Attitudes Toward Sexuality Scale, Fisher, T D., and Hall, R. G.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu