Sexu ugalketa

bi indibiduoren gametoak elkartzean datzan ugalketa-mota

Sexu ugalketa geneen elkartze eta nahastean oinarritzen den prozesua da. Prozesu honetan askotan ar eta eme motak (edo sexuak) sortu dira. Ugalketa sexuala gameto izeneko zelula berezien elkartzeaz gertatzen da. Ugalketa mota honetan bi gurasoen ezaugarri genetikoak batzen dira. Gameto hauek forma eta funtzioetan berdinak izan daitezke (isogametoak) baina gehienetan sexu bakoitzak bereziak diren heterogametoak sortzen ditu: arraren gametoak txikiak dira, mugitu ahal dira eta distantzia luzeetara euren informazio genetikoa garraiatzeko gaitasuna dute; emeen gametoak, aldiz, luzeak dira, ez dira mugitzen eta organismo berriaren garapenerako elikagaiak dituzte. Organismo baten sexua sortzen dituen gametoen arabera ezagutzen dira: arrek ar-gametoak sortzen dituzte (espermatozoideak) eta emeek eme-gametoak (obuluak); izaki batek biak aldi bereak sortzeko gaitasuna badu hermafrodita izena ematen zaio. Askotan izakiak kanpotik ere ezberdintasunak ditu ar edo emea den arabera, bai forman bai eta tamainan ere. Honi dimorfismo sexual deritzo.

Animaliengan sexuak espermatozoide eta obulu baten elkartzea suposatzen du.

Bakterioetan ere ematen da geneen birkonbinaketa eta sexu biologikoan bada ere hau ere sexua da.[1] Bakterioetan sexua ez da zertan eman behar genero ezberdinen artean, ez eta espezie berdinaren barruan. Bakterioek gaitasuna dute inguruan duten informazio genetikoa jaso eta euren DNAn txertatzeko. Honela bakterioetan sexua transformazio, transdukzio eta konjugazio bitartez eman daiteke. Teoria endosinbiotikoaren arabera eukariotoen sorreran ere hipersexu izeneko prozesua eman zen; bertan prokarioto ezberdinen informazio genetikoa betirako batu zen.[2]

Sexu ugalketa aldatu

Sexu ugalketa gertatzen denean bi izakik euren informazio genetikoa elkartzen dute oinordeko bat edukitzeko.[3] Informazio genetikoa aziko desoxirribonukleikoaren barruan gordetzen da, kromosometan. Gurasoetako bakoitzaren kromosoma mota bakoitzetik bana elkartuz izaki bakoitzak bere kromosoma kopuru bikoitza du beti. Egoera honi diploide deritzo, eta gametoak, beraz haploideak dira. Gametoak sortzeko prozesu horri meiosia deritzo eta bertan informazio genetikoa ausaz banatzen da bi gameto ezberdinetan.[4] Meiosiari esker kromosomak elkartzean bikoteka jarri eta informazio genetikoa elkartrukatzen dute eta, horrela, oinordekoak duen informazio genetikoa beti izango da gurasoenaren ezberdina.

Izaki askotan egoera haploidea gametoen fasera murriztu da. Beste batzuetan gametoek mitosia jasan dezakete eta izaki zelulanitz haploideak sortu. Bi kasuetan gametoen kanpo itxura antzekoa izan daitezke, eta isogamoak izan, edo eboluzionatu dute eta asimetria handia dute (anisogamia).[5] Normalki gameto handienari obulu izena ematen zaio eta emea dela kontsideratzen dugu, eta gameto txikiari espermatozoide izena ematen diogu eta arra dela kontsideratzen dugu. Izaki batek gameto handiak baino ez baditu sortzen orduan emea izango da eta alderantzizkoa gertatzen bada arra. Izaki batek bi motako gametoak sortzen baditu hermafrodita izango da. Hermafroditak batzuetan euren burua ernaldu dezakete, eta euren oinordekoa sortu bestelako inolako izakiren laguntzarik gabe.[6]

Animaliengan aldatu

 
Bi euli sexu harremanak edukitzen.

Ia-ia animalia guztiek ugalketa sexual mota bat edo beste dute. Heldu gehienak diploideak dira, nahiz eta poliploideak eta haploideak diren hainbat izaki ere badauden. Izaki bakun batzuetan emeek eta arrek ez dute kromosoma kopuru bera eta beraz ernalkuntza sexuala emeen klonazioz ematen da. Ugalketa sexualeko kasu gehienetan zelula sexual espezializatuak dituzte, eta hauek meiosiaren bitartez txikiagoak diren espermatozoideak eta mugitu ezin daitekeen obulua sortzen dute. Bi zigotoak elkartuta indibiduo berriak sortzen dira.

Hainbat animalia gai dira ugalketa asexuala izateko. Erabiltzen diren metodoak partenogenesia eta fragmentazioz.

Zigotoa hasieran esfera batean bilakatzen dira, gero blastula batean, honek berrantolakuntza eta bereizketa ematen duelarik. Belakietan blastulak igeri egiten du leku berri bateraino eta bertan belaki berri bat sortzen du. Talde gehienetan, ordea, blastulak berrantolakuntza ezberdin bat garatzen du. Lehenengo inbaginazio bat edukitzen du eta gastrula sortzen da, bertan liseriketa ganbara egongo delarik. Modu honetan bi azal ezberdin sortzen dira: ektodermoa, endodermoa eta gehienetan mesodermoa. Geruza horietatik organoak sortzen dira. Animaliek eguzki energia erabiltzen dute modu ez-zuzen batean hasteko. Hala ere badira animalia gutxi batzuk ez dutela energia horrela jasotzen, fumarolen inguruan bizi direnek bakteria sulfato-jalez elikatzen dira eta beraz eguzkiaren energia ez dute inongo moduan sartzen euren zikloan. Hala ere animalia gehienek landareek fotosintesiaren bitartez ekoizten dituzten azukreak jaten dituzte (edo beste animalia batzuk jaten dituzte hauek aurretik landareak jan dituzte). Azukre hauek erabilita hazi edo mugitu daiteke animalia. Prozesu hau glikolisi moduan ezagutzen da.

Landareengan aldatu

 
Loreak dira landare loredunen sexu-organoak

Animaliek bezala landareek gameto ar eta eme ezberdinak garatu dituzte.[7] Landare ezagunenen artean arren gametoak geruza gogorren barruan gordetzen dira, polena sortuz. Emeen gabetoak obuluen barruan gordetzen dira; behin ernalketa eman eta gero haziak sortzen dira. Bertan landare enbrioiak garatzeko behar dituen elikagaiak daude.

Landare askok loreak dituzte eta hauek dira horien sexu-organoak. Loreak normalki hermafroditak dira eta bai ar zein eme gametoak sortzen dituzte. Eme-organoak elkartu eta pistiloak sortzen dituzte. Euren barruan obuluak gordetzen dira. Ar organoak lorezilak dira. Luzeak eta ilekarak dira eta pistilo eta petaloen artean tartekatzen dira, polena sortzeko.

Pinu eta koniferatan sexu-organoak pinaburuak dira eta eme zein ar formak dituzte. Eme pinaburuak egonkorragoak dira. Ar pinaburuak txikiagoak dira eta polena dute barruan.

Landareak ezin direnez mugitu beste metodo batzuk behar dituzte gametoak alde batetik bestera eramateko. Landare askok, adibidez konifera eta belarrak, polen oso arina sortzen dute eta haizearen esku uzten dute garraioa. Beste batzuek polen itsaskorrak dituzte, intsektuen esku utziz garraioa. Landareek nektarra sortzen dute intsektuak gerturatzeko.

Onddoengan aldatu

 
Onddo bat zutabe batean Orosí-n, Costa Rica.

Onddoen ugalketa konplexua da, hain heterogeneoa den organismo-talde honetan espero den bezala. Onddo gehienak modu sexualean zein asexualean ugal daitezke, ingurumen-baldintzen arabera. Baldintza hauek genetikoki finkatuta dauden garapen-programak abiarazten dituzte onddoetan, eta ugalketa sexualerako edo asexualerako espezifikoak diren egitura espezializatuak sortzea eragiten dute.

Geneen transferentzia horizontala aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Geneen transferentzia horizontala»

Geneen transferentzia horizontala bi izaki ezberdinen artean belaunaldi berririk eman gabe egiten den informazio genetikoaren nahasketa da. Hau prokariotoen artean ohikoa da, baita espezie ezberdinen artean ere, eta eukarioto batzuetan ere eman dela dirudi. Ohiko zentzuan sexu gisa kontsidera ezin daitekeen arren, ikuspegi biologikotik ez dago ezberdintasun handirik[1].

Prokariotoetan aldatu

Bakterioen artean geneen transferentzia horizontala guztiz arrunta da, baita harreman filogenetiko zuzena ez dutenen artean ere. Uste denez hau da antibiotikoekiko bakterioek duten erresistentzia geroz eta handiagoaren arrazoietako bat. Bakterio batek erresistentzia garatzen duenean laster barreiatu dezake gene berezi hori bere espezieko eta beste batzuetako izakiekin. Honako hauek dira ezagutzen diren hiru transferentzia motak:

Transformazioa aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Transformazio»

Transformazioan kanpoko DNA edo RNA hartuz zelularen informazio genetikoen alterazioa da. Prozesu hau oso ohikoa da bakterioen artean eta gutxitan ematen da eukariotoetan. Transformazioa egiten diren esperimentu genetikoetan erabiltzen da gene berriak zeluletan sartu ahal izateko. Biologia molekularraren eta bioteknologiaren oinarrietako bat da. Industrian eta medikuntzan oso erabilia da.

Transdukzio aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Transdukzio»

Transdukzioa birus baten bitartez bakterioen arteko trukaketa genetikoa da. Bakterioak infektatzen dituztenean, birusek bi ziklo burutu dezakete: litikoa eta lisogenikoa. Batean zein bestean, birusek infektatutako bakterioaren DNA zatiak harrapatzen dituzte. Bakterio berri batean sartzean, DNA zati horiek sartzen dira ere bakterio berrian, birusaren material genetikoarekin batera.

Konjugazioa aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Konjugazio»

Konjugazioa bi bakterioen arteko trukaketa genetikoa da, zeinean bakterio emaile batek DNA zati bat ematen dio bakterio hartzaile bati.

Konjugazioa gerta dadin bakterioen arteko ukipen fisikoa eman behar da. Pili izeneko egitura batzuei esker material genetikoa transferitzen da bakterio Gram negatiboetan. Pili horiek luzakin urriak eta luzeak dira, bakterioaren kanpoaldean kokatuta daudenak, konjugazioan zubi modura jarduten dutenak. Bakterio Gram positiboetan ez dago pilik, eta bakterioen arteko kontaktu fisikoa zuzena izaten da. Konjugazioa da sexuaren adiera ezagunetik gertuen dagoena.

Eukariotoetan aldatu

Eukaryaren barruan ere ematen da geneen transferentzia horizontala. Alde batetik eukarioto guztietan ematen da mitokondria edo kloroplastoetatik nukleora. Teoria endosinbiotikoak dioenez bi organulu hauek hasieran prokariotoak ziren eta, beraz, informazio genetikoa bi izaki ezberdinen artean elkartzen da.[8][1]

Fungi eta bakterioen arteko transferentzia horizontala ere existitzen da, adibidez Saccharomyces cerevisiae espeziean.[9]

Azuki babarrunaren kakalardoak endosinbiontea den Wolbachiaren informazio genetikoa ere jaso duela dokumentatu da.[10] Bakterioen genero honek ere artropodo eta nematodo filaridoetan informazio genetikoa ere txertatu du.[11]

Mitokondrietako geneen transferentzia horizontala Rafflesiaceae landare familia eta bere inbaditzaileen artean ematen da ere.[12]

Giza ugalketa psikologia ebolutiboan aldatu

Sexu ugalketa geneak etorkizuneko belaunaldietara hedatzeko bitartekoa denez, hautespen sexualak paper garrantzitsua du giza eboluzioan. Gizakien jarduera sexuala, orduan, interesgarria da psikologo ebolutiboentzat, bikoteak erakartzeko eta ziurtatzeko mekanismo eboluzionatuak ikertu nahi baitituzte. Interes horretatik hainbat ikerketa-ildo sortu dira[13], hala nola bikotea hautatzeko azterketak, bikotea isilpean bilatzea, bikotea atxikitzea, apareatzeko lehentasunak eta sexuen arteko gatazka[14].

1972an, Robert Triversek sexu-desberdintasunei buruzko artikulu famatu bat argitaratu zuen, gaur egun gurasoen inbertsioaren teoria bezala ezagutzen dena[15]. Gametoen tamainaren arteko desberdintasunak (anisogamia) arrak (gameto txikiak – espermatozoideak) eta emeak (gameto handiak – obuluak) bereizten ditu funtsean. Triversek adierazi zuen anisogamiak, oro har, gurasoen inbertsio-maila desberdinak eragiten dituela sexuen artean, eta hasieran emakumeek gehiago inbertitzen dutela. Triversek proposatu zuen gurasoen inbertsioan dagoen alde horrek sexuen arteko ugalketa-estrategia desberdinen hautespen sexuala eta gatazka sexuala dakarrela. Adibidez, iradoki zuen ondorengoengan gutxien inbertitzen duen sexua, oro har, gaitasun inklusiboa handitzeko gehiago inbertitzen duen sexua eskuratzeko lehiatuko dela (ikus Batemanen printzipioa[16]). Triversek adierazi zuen gurasoen inbertsio diferentzialak sexu-dimorfismoen bilakaera ekarri zuela bikotea aukeratzean, sexu barneko eta arteko ugalketa-lehian eta segizio-erakustaldietan. Ugaztunetan, gizakietan barne, emeek arrek baino askoz ere guraso-inbertsio handiagoa egiten dute (hau da, erditzearen eta edoskitzearen ondoren jaiotzen dira). Gurasoen inbertsioaren teoria bizitzaren historiaren teoriaren adar bat da.

Buss eta Schmitten Sexu Estrategien Teoriak (1993) proposatu zuen[17], gurasoen inbertsio diferentzialaren ondorioz, gizakiek sexualki malgutasunez egindako egokitzapenak garatu dituztela, honako hauekin lotuta: "Sexu-irisgarritasuna, ugalkortasunaren ebaluazioa, konpromisoa bilatzea eta saihestea, berehalako baliabide iraunkorrak lortzea, aitatasunaren ziurtasuna, bikotearen balioaren ebaluazioa eta gurasoen inbertsioa"[18]. Interferentzia Estrategikoaren Teoriak iradoki zuen sexuen arteko gatazka gertatzen dela sexu bateko ugalketa-estrategia gogokoenek beste sexukoekin interferitzen dutenean, eta hori erantzun emozionalak aktibatzean gertatzen da, hala nola haserrea edo jelosia.

Emakumeak, oro har, selektiboagoak dira bikotea aukeratzean, batez ere epe luzerako estaltze-baldintzetan. Hala ere, egoera batzuetan, epe laburreko estaltzeak onurak ere ekar diezazkieke emakumeei, hala nola ugalkortasun-asegurua, gene hobeen trukea, endogamia-arriskuaren murrizketa eta beren ondorengoen aseguruen babesa[19].

Aitatasun maskulinoaren segurtasunik eza dela eta, sexu-ezberdintasunak aurkitu dira sexu-jeloskortasunaren eremuetan. Emakumeek, oro har, desleialtasun emozionalaren aurkako jarrera handiagoa dute, eta gizonek desleialtasun sexualaren aurkako erreakzio handiagoa izango dute. Eredu berezi hori aurreikusten da, sexu bakoitzerako estaltze-kostuak desberdinak direlako. Emakumeek, batez beste, nahiago izan beharko lukete baliabideak (adibidez, finantzarioak, konpromisoa) eskain ditzakeen bikote bat; beraz, emakume batek desleialtasun emozionala egiten duen bikote batekin baliabide horiek galtzeko arriskua du. Bestalde, gizonak ez daude inoiz beren seme-alaben aitatasun genetikoaz ziur, beraiek ez dutelako ondorengorik ("aitatasunaren segurtasunik eza"). Horrek iradokitzen du gizonentzat desleialtasun sexuala gehienetan desleialtasun emozionala baino abertsiboagoa izango litzatekeela, baliabideak beste gizon baten ondorengoengan inbertitzeak ez baitakar beren geneak hedatzera[20].

Beste ikerketa-ildo interesgarri bat emakumeek obulazio-zikloan zehar dituzten bikote-lehentasunak aztertzen dituena da[21][22]. Ikerketa honen oinarri teorikoa da antzinako emakumeek beren hormona-egoeraren arabera ezaugarri jakin batzuk dituzten bikoteak hautatzeko mekanismoak garatu dituztela. Obulazio-aldaketaren hipotesi gisa ezagutua, emakume baten zikloaren obulazio-fasean (emakume baten zikloaren 10etik 15era, gutxi gorabehera)[23], kalitate genetiko handiko gizon batekin itxuratu zen emakume batek, batez beste, kalitate genetiko baxuko ar batekin itxuratu zen emakume batek baino seme-alaba osasuntsuak sortzeko eta erditzeko joera handiagoa izango zuela dioen teoria. Aurreikuspenen arabera, mozketa-lehentasun horiek bereziki nabarmenak izango dira epe motzeko estaltze-eremuetarako, gizonezko bikote potentzial batek geneak bakarrik eskainiko lizkiekeelako ondorengo potentzial bati. Hipotesi horri esker, ikertzaileek azter dezakete emakumeek kalitate genetiko altua adierazten duten ezaugarriak dituzten bikoteak aukeratzen dituzten obulazio-zikloen ugalkortasun handiko fasean. Izan ere, ikerketek erakutsi dute emakumeen lehentasunak aldatu egiten direla obulazio-zikloan zehar. Bereziki, Haseltonek eta Millerrek (2006) erakutsi zuten emakume oso emankorrek nahiago dituztela gizon sortzaileak baina pobreak epe laburrean lankide gisa. Sormena gene onen adierazle izan daiteke[24]. Gangestad et al. (2004) adierazten du oso emankorrak diren emakumeek nahiago dituztela presentzia soziala eta gaitasun intrasexuala duten gizonak; ezaugarri horiek seinale izan daitezke emakumeei aurreikusteko zer gizonek eskura ditzaketen baliabideak.

Erreferentziak aldatu

  1. a b c MARGULIS, L; SAGAN, D; What is sex?. 1997. Simon and Shuster, ISBN 0-684-82691-7
  2. Margulis, Lynn eta Dorion Sagan, Microcosmos: Four Billion Years of Evolution from Our Microbial Ancestors, 1987, HarperCollins, ISBN 0-04-570015-X
  3. Alberts et al. (2002), V. 20. The Benefits of Sex
  4. Alberts et al. (2002), V. 20. Meiosis
  5. Gilbert (2000), 1.2. Multicellularity: The Evolution of Differentiation
  6. Alberts et al. (2002), V. 21. Caenorhabditis Elegans: Development from the Perspective of the Individual Cell
  7. Gilbert (2000), 4.20. Gamete Production in Angiosperms
  8. Jeffrey L. Blanchard eta Michael Lynch (2000), "Organellar genes: why do they end up in the nucleus?", Trends in Genetics, 16 (7), pp. 315-320.[1]
  9. Hall C, Brachat S, Dietrich FS. "Contribution of Horizontal Gene Transfer to the Evolution of Saccharomyces cerevisiae." Eukaryot Cell 2005 Jun 4(6):1102-15. [2]
  10. Natsuko Kondo, Naruo Nikoh, Nobuyuki Ijichi, Masakazu Shimada and Takema Fukatsu (2002) "Genome fragment of Wolbachia endosymbiont transferred to X chromosome of host insect", Proceedings of the National Academy of Sciences of the USA, 99 (22): 14280-14285". [3]
  11. Hotopp JC, Clark ME, Oliveira DC, Foster JM, Fischer P, Torres MC, Giebel JD, Kumar N, Ishmael N, Wang S, Ingram J, Nene RV, Shepard J, Tomkins J, Richards S, Spiro DJ, Ghedin E, Slatko BE, Tettelin H, Werren JH. Widespread. Lateral Gene Transfer from Intracellular Bacteria to Multicellular Eukaryotes. Science. 2007. vol 317, 1753 or.
  12. Chares C. Davis eta Kenneth J. Wurdack. Host-to-Parasite Gene Transfer in Flowering Plants: Phylogenetic Evidence from Maplpighiales. Science. 2004. vol 305, is, 5684, 676-8 or.
  13. (Ingelesez) Li, Norman P.; Bailey, J. Michael; Kenrick, Douglas T.; Linsenmeier, Joan A. W.. (2002). «The necessities and luxuries of mate preferences: Testing the tradeoffs.» Journal of Personality and Social Psychology 82 (6): 947–955.  doi:10.1037/0022-3514.82.6.947. ISSN 1939-1315. (Noiz kontsultatua: 2022-06-06).
  14. Buss, David M.. (2008). Evolutionary psychology : the new science of the mind. (3rd ed. argitaraldia) Pearson/Allyn and Bacon ISBN 978-0-205-48338-9. PMC 85623922. (Noiz kontsultatua: 2022-06-06).
  15. Trivers, Robert L., ed. (2017-07-12). «Parental Investment and Sexual Selection» Sexual Selection and the Descent of Man (Routledge): 136–179. ISBN 978-1-315-12926-6. (Noiz kontsultatua: 2022-06-06).
  16. (Ingelesez) Bateman, A. J.. (1948-12). «Intra-sexual selection in Drosophila» Heredity 2 (3): 349–368.  doi:10.1038/hdy.1948.21. ISSN 1365-2540. (Noiz kontsultatua: 2022-06-06).
  17. (Ingelesez) Buss, David M.; Schmitt, David P.. (1993). «Sexual Strategies Theory: An evolutionary perspective on human mating.» Psychological Review 100 (2): 204–232.  doi:10.1037/0033-295X.100.2.204. ISSN 1939-1471. (Noiz kontsultatua: 2022-06-06).
  18. (Ingelesez) Buss, David M.. (1989). «Conflict between the sexes: Strategic interference and the evocation of anger and upset.» Journal of Personality and Social Psychology 56 (5): 735–747.  doi:10.1037/0022-3514.56.5.735. ISSN 1939-1315. (Noiz kontsultatua: 2022-06-06).
  19. (Ingelesez) «Women are promiscuous, naturally» the Guardian 2000-09-03 (Noiz kontsultatua: 2022-06-06).
  20. Kalat, James W.. (2013). Biological psychology. (11th ed. argitaraldia) Wadsworth, Cengage Learning ISBN 978-1-111-83100-4. PMC 772237089. (Noiz kontsultatua: 2022-06-06).
  21. (Ingelesez) Haselton, Martie G.; Miller, Geoffrey F.. (2006-03-01). «Women’s fertility across the cycle increases the short-term attractiveness of creative intelligence» Human Nature 17 (1): 50–73.  doi:10.1007/s12110-006-1020-0. ISSN 1936-4776. (Noiz kontsultatua: 2022-06-06).
  22. (Ingelesez) Gangestad, Steven W.; Simpson, Jeffry A.; Cousins, Alita J.; Garver-Apgar, Christine E.; Christensen, P. Niels. (2004-03). «Women's Preferences for Male Behavioral Displays Change Across the Menstrual Cycle» Psychological Science 15 (3): 203–207.  doi:10.1111/j.0956-7976.2004.01503010.x. ISSN 0956-7976. (Noiz kontsultatua: 2022-06-06).
  23. Wilcox, Allen J.; Dunson, David B.; Weinberg, Clarice R.; Trussell, James; Baird, Donna Day. (2001-04). «Likelihood of conception with a single act of intercourse: providing benchmark rates for assessment of post-coital contraceptives» Contraception 63 (4): 211–215.  doi:10.1016/s0010-7824(01)00191-3. ISSN 0010-7824. (Noiz kontsultatua: 2022-06-06).
  24. 1965-, Miller, Geoffrey,. (2011). The mating mind : how sexual choice shaped the evolution of human nature. Anchor Books ISBN 978-0-307-81374-9. PMC 773607346. (Noiz kontsultatua: 2022-06-06).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu