Entoloma sericellum Entolomataceae familiako onddo espezie bat da.[1] Haragi gutxi du eta ez du sukaldaritzarako balio.

Entoloma sericellum
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaEntolomataceae
GeneroaEntoloma
Espeziea Entoloma sericellum
P.Kumm., 1871

Sinonimoa: Albolectonia sericella.

Deskribapena aldatu

Kapela: 2 cm arteko diametrokoa besterik ez, ganbiletik laura eta erdialdean pixka bat hondoratua, ertz inkurbatua eta izurtua. Ildaskatu gabeko azala, zetaduna, zuria (heltzean horixka).

Orriak: Zabal, eskotatuak, sabeldunak, zuriak (esporak eman ondoren izokin-arrosa kolorekoak).

Orri eskotatuak: Oinera iritsi baino lehentxeago eskote txiki bat duten orriak.

Hanka: Liraina, zilindrikoa, kapelaren kolorekoa.

Haragia: Urria, zuria. Usain gabea eta zapore gabea.[2]

Etimologia: Entoloma grekotik dator; ertza barrurantz biribildua esan nahi du. Sericellum epitetoa, gazur, esan nahi duen "sérum" hitzetik dator edo zetazkoa, esan nahi duen "séricus" hitzetik. Hankak zetadun itxura duelako.

Jangarritasuna aldatu

Interes gastronomikorik gabea.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Entoloma cephalotrichum delakoarekin nahas daiteke, hau goroldiotan hazten da. Entoloma sericeum espezieak izenean bakarrik du antza.[4]

Sasoia eta lekua aldatu

Neguan. Cistus ladanifer, erromeroa edo oteak dauden sastrakadietan. Sasiak ezkutuan eta babestuta gordetzen duelako oharkabean pasatzen da. Higrocybe txiki batzuen habitat bera du.[5]

Banaketa eremua aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Puerto Rico, Guadalupe, Dominika, Guyana, Brasil Europa, Islandia, Errusia, Kazakhstan, Taiwan, Japonia, Australia, Zeelanda Berria.[6]

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 188 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Morales Pulido Juan, Carmona Perate José Julián. (1981). Sociedad Micologica Extremeña, Medalla de Extremadura 2019.
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  5. (Gaztelaniaz) Sociedad micológica Barakaldo. Investigación y divulgación de la micologia.
  6. Entoloma sericellum: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak aldatu