Entoloma querquedula Entolomataceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Entoloma querquedula
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaEntolomataceae
GeneroaEntoloma
Espeziea Entoloma querquedula
Noordel., 1982

Sinonimoa: Rhodophyllus querquedula.

Deskribapena

aldatu

Kapela: 1 eta 5 cm bitarteko diametrokoa, Hasieran gris-urdinxka kolorekoa (ilunagoa erdian eta urdinagoa ertzean), gero gris-arrea edo fuliginoso zurbila.

Orriak: Grisaxkak, urdinez lausotuak, ebakitzean erabat urdinak; zahartzean gorri-haragi kolorekoak, ebakitzean arre-beltzaxka kolorekoak.

Hanka: Mehea, kapelaren kolore berekoa, gero berdexka-urdinxka.

Haragia: Argia.[2]

Etimologia: Entoloma hitza grekotik dator; ertza barrurantz biribildua, esan nahi du.

Jangarritasuna

aldatu

Ezezaguna.[3]

Nahasketa arriskua

aldatu

Txilardi edo zingiretan, kapela urdinxka edo arbel kolorekoa duten beste espezie batzuk ere badira, eta horiek bereiztea zaila da.

Sasoia eta lekua

aldatu

Udazkenean. Hezeguneetan edo zingiretan, arteen azpian.

Banaketa eremua

aldatu

Euskal Herria, Suedia, Alpeak, Frantzia, Erresuma Batua, Espainia, Danimarka, Belgika, Herbehereak, Irlanda, Austria, Alemania, Norvegia, Italia.[4]

Erreferentzia

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 195 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 259 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. Entoloma querquedula: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

aldatu