Entoloma prunuloides Entolomataceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarria, toxikoa ere bai autore batzuentzat. Entoloma edo Entoloma sinuatum (lividum) oso toxikoarekin nahasteko arriskua dago.

Entoloma prunuloides
Iraute egoera

Kaltebera  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaEntolomataceae
GeneroaEntoloma
Espeziea Entoloma prunuloides
Quél., 1872

Sinonimoak: Agaricus prunuloides, Rhodophyllus prunuloides, Entoloma inocybiforme.

Deskribapena aldatu

Kapela: 2 eta 7 cm bitarteko diametrokoa, ganbiletik laura eta titiduna, lodia. Kapelaren azala ez da higrofanoa, likatsu samarra eguraldi hezean, leuna, erradialki fibrilosoa baina ez ildaskatua, zuri-krema koloretik okre-marroira doan kolorekoa, ertzerantz argiagoa.

Orriak: Adnatuak, nahiko zabalak, zurixkak, espora-jalkinaren ondoren, arrosa kolorea hartzen dute.

Hanka: 3 eta 12 cm bitarteko garaierakoa, leuna, zilindrikoa baina behealdean mehetu daiteke, zuria, heltzean hori-gorrixka koloreko orbanak agertzen dira. Eraztun gabe.

Haragia: Trinkoa, zuria, irinaren usain eta zapore nabarmenarekin. Espora-jalkina arrosa-marroi kolorekoa.[2]

Etimologia: Entoloma terminoa grekotik dator: ertza barrurantz biribildua.

Toxikotasuna aldatu

Toxikoa.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Entoloma lividum delakoak ere irin usaina du, baina handiagoa da eta orri horixkak ditu gaztetan. Calocybe gambosa espezieak ere irin usaina du eta jangarria da. Entoloma clypeatum higrofanoa da eta udaberrian ateratzen da. Entoloma niphoides-ek hanka laburragoa du eta udaberrian agertzen da. Entoloma griseocyaneum-ek kapela ezkatatsua du.[4]

Sasoia eta lekua aldatu

Udazkenean. Nahikoa arrunta. Belardietan, ardien larreetan. Hostozabalen basoetan.

Banaketa eremua aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Kanariak, Errusia, Brasil.[5]

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 281 or. ISBN 84-505-1806-7..
  3. (Gaztelaniaz) Sociedad micológica Barakaldo. Investigación y divulgación de la micologia.
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  5. Entoloma prunuloides: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak aldatu