Entoloma minutum
Entoloma minutum Entolomataceae familiako onddo espezie bat da.
Entoloma minutum | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Entolomataceae |
Generoa | Entoloma |
Espeziea | Entoloma minutum Noordel., 1979 |
Deskribapena aldatu
Kapela: Entoloma papillatum delakoaren oso antzekoa da, baina kapelak ez du papilarik, edo gutxi batzuk ditu, eta haragi-arre-gris kolorekoa du, zurixka lehortzean.
Orriak: Gris-arrosa zurbil kolorekoak.
Hanka: 6 cm inguruko garaierakoa eta 0,2 cm inguruko lodierakoa, antzeko kolorekoa edo hori-laranjaz tindatua.
Haragia: Usain eta zapore leunekoa.[1]
Etimologia: Entoloma terminoa grekotik dator; ertza barrurantz biribildua esan nahi du.
Jangarritasuna aldatu
Interes gastronomikorik gabea.
Sasoia eta lekua aldatu
Udan eta udazkenean. Hostozabalen baso hezeetan.
Banaketa eremua aldatu
Erreferentziak aldatu
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 190 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ Entoloma minutum: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.