Entoloma incarnatofuscescens

Entoloma incarnatofuscescens Entolomataceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Entoloma incarnatofuscescens
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaEntolomataceae
GeneroaEntoloma
Espeziea Entoloma incarnatofuscescens
Noordel., 1985

Sinonimoa: Entoloma leptonipes.

Deskribapena aldatu

Kapela: 2 eta 4 cm bitarteko diametrokoa, laster deprimitutik unbilikatura, ertz zabalduarekin, izurtua edo arraildua, gainazal leuna edo zetadun-zuntzezkoa, arre-gris kolorekoa, tindu lila-urdinxkarekin, erdian beltzaxka.

Orriak: Okertuak edo dekurrenteak, zabal samar, arrosa kolorekoak.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: 3 cm inguruko garaierakoa eta 0,3 cm inguruko lodierakoa, urdin-altzairu koloretik more-arbelera doan kolorekoak, zetaduna edo distiratsua.

Haragia: Antzeko kolorekoa, irin-espermatiko usainarekin.[2]

Etimologia: Entoloma hitza grekotik dator: ertza barrurantz biribildua.

Jangarritasuna aldatu

Ez du interes gastronomikorik.

Nahasketa arriskua aldatu

Zilbor sakoneko kapelak, kolore nahiko biziekin konbinatuta, nahastea zaildu egiten dute.

Sasoia eta lekua aldatu

Udan eta udazkenean. Leku hezeetan, zuhaitz hostozabalen azpian.

Banaketa eremua aldatu

Quebec, Europa, Iran.[3]

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 188 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. Entoloma incarnatofuscescens: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak aldatu