Enigma (Doré)
Enigma (frantsesez: L'Énigme) Gustave Dorék 1871n olio pintura da. Orsay museoan dago jasota. Estilo aldetik erromantizismoan kokatu daiteke.
Enigma (Doré) | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Gustave Doré |
Sorrera-urtea | 1871 |
Izenburua | L'Énigme |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | olio-pintura eta Margo-oihala |
Dimentsioak | 130 () × 195,5 () cm |
Genero artistikoa | allegory (en) |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Deskribapena | |
Kokapena | |
Lekua | Orsay museoa |
Bilduma | Orsay museoa, Lisson Gallery (en) eta Louvreko margogintza saila |
Inbentarioa | RF 1982 68 |
Jabea | Gustave Doré eta Frantzia |
Historia | |
Erakusketak | Estrasburgo Budapest Varsovia Bukarest Verona Madril San Frantzisko Nashville Bourg-en-Bresse |
Gertaera nabarmenak | 1885eko maiatzaren 10a Banaketa-kanal — Hôtel Drouot (en) 1982ko ekainaren 15a Banaketa-kanal — Sotheby's (en) |
Historia aldatu
1871n margotuta, 1870eko Frantzia-Prusia Gerra eta Parisko Komunaren ostean, testuinguru ilun horren lekukotasuna ematen du lanak.[1] 1884an, koadroa beste bi mihisekin batera aurkeztu zen: L'aigle noir de Prusse eta La défense de Paris. Hirurek "1870eko oroitzapenak" izenburupean zeuden.
Deskribapena aldatu
Aipatutako hiru lanen artean hau da tragikoena. Margolariaren jenioak alegoria gainditzen du margolan honetan, giza historia guztiaren ikuspegi bihurtzeko.[2]
Lehen begiratuan, margolanak harritzen du bere itxura uniforme eta ia monokromoarekin, desolazio eta heriotza giroa azpimarratzen duena: hilotzak gudu zelaian, hiriak zeruertzean erretzen. Gerra irudikatzeko elementu klasikoak presente daude.
Erdiko bi irudiekin obra esanezinera iristen da: Gizateriaren aingerua, batetik, edo agian Kontzientzia, atsekabetuta ikusten da, belauniko Esfingearen aurrean, gizakiak elkarren aurka bultzatzen dituen betiko enigmaren arrazoia ager dezala eskatuz.
1870eko oroitzapenak aldatu
Hauek dira hiru lanak:
-
Enigma
-
L'aigle noir de Prusse (Prusiako Arrano Beltza)
-
La défense de Paris (Parisen defentsa)
Erreferentziak aldatu
- ↑ Dominique Lobstein, « L'Année terrible », L'Histoire par l'image, Réunion des musées nationaux,[1]
- ↑ https://www.musee-orsay.fr/fr/oeuvres/lenigme-9152
Ikus, gainera aldatu
Kanpo estekak aldatu
- (Frantsesez):Margolanaren fitxa Orsay museoan.