Andromeda (mitologia)

Greziar mitologian Andromeda (antzinako grezieraz Ἀνδρομέδα, "gizonen gobernaria"), Etiopiako errege ziren Kasiopea eta Zefeoren alaba zen. Kasiopeak, bere burua Nereida bezain edertzat hartuz, Poseidonen haserrea piztu zuen, nork, lurrera, uholde bat eta Zeto izeneko itsas munstro bat bidali zituen, gizaki eta abereak desagertarazi zitzaten, Amonen orakuluaren bidez, euren alaba Andromeda Zeto itsas munstroarekin ezkondu arte ezer konponduko ez zela jakinik, Zefeo erregeak, bere alaba, arroka bati kateatuta utzi zuen, biluzik eta bitxiekin.

Andromeda (mitologia)
Greziar mitologia
Ezaugarriak
Sexuaemakumezkoa
Familia
AitaZefeo
AmaCassiopeia (en) Itzuli
Ezkontidea(k)Pertseo
Bikotekidea(k)Phineus (en) Itzuli
Seme-alabakGorgofone, Perses (en) Itzuli, Electryon (en) Itzuli, Heleus (en) Itzuli, Sthenelus (en) Itzuli, Mestor (en) Itzuli, Autochthe (en) Itzuli, Cynurus (en) Itzuli eta Alzeo

Perseok, naiadeek oparitu zizkioten sandalia hegalariei esker hegan eginez, Medusa hil ondoren itzultzen ari zela, Andromeda ikusi eta berarekin maitemindu zen. Hondartzara jaitsi zen Zefeo eta Kasiopearekin hitz egitera, bere eskua eskatzeko asmoz itsas munstroaz libratzea lortuz gero. Andromedaren gurasoak onartu egin zuten, baina ez oso gogo onez. Perseok itsas munstroarekin borrokatu, hil egin zuen eta Medusaren burua erabili zuen (begiratzen zuen edonor harri bihurtzen zuena), animalia harri bihurtzeko, koral bihurtuz. Ondoren, Andromeda askatu zuen eta pozik onartu zuen ezkontza. Baina Kasiopeak ezezkoa eman zuen, bere alabaren eskua jada Agenor printzeari agindu baitzion. Perseok honen eta honen segizioaren kontra borrokatu zuen, eta asko hil ondoren, bere burua, Medusaren burua erabiltzera behartua ikusi zuen, honela, oraindik bizirik geratzen zirenak harri bihurtuz. Azkenik, Andromeda pozik ezkondu zen Perseorekin.

Andromeda bere senarraren atzetik joan zen Tirintora, Argosen, eta sei seme (Perseideak) eta alaba baten ama bihurtu zen. Honako hauek ziren: Perses, Altzeo, Mestor, Heleo, Elektrion, Estenelo eta Gorgofone. Euren ondorengoek Mizenas gobernatu zuten Elektrionetik Euristeo arte, honen ondoren, Atreok koroa jaso zuelarik, eta Herakles heroia barnean dago. Mitologia honen arabera, Perses, persiarren arbasoa da. Hil ondoren, Ateneak Andromeda, ipar zeruko konstelazioen artean jarri zuen, Perseo eta Kasiopeagandik gertu.[1]

Galaxia aldatu

Andromeda, ipar hemisferioko zeruan, Andromedak irudikatzen du, bere barnean Andromeda galaxia duena.[2]

Mitoaren oihartzunak aldatu

Sofoklesek eta Euripidesek (eta berrikiago Pierre Corneilleek), istorio hau oinarri bezala hartuta, zenbait tragedia idatzi zituzten, eta istorioko gertakizunak antzinako artelan askotan irudikatuak izan ziren.

1981eko eta 2010ean Clash of the Titans filmak.[3][4]

Irudi galeria aldatu

Iturriak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Artsuaga, Juan Inazio. Jentilen Akaberak. Munibe (Antropologia-Arkeologia) Supl. 20, 2004, Aranzadi. Z. E.(45-46 orr.)
  2. (Gaztelaniaz) astronomo. «Constelación Andrómeda (Estrellas, Origen y Posición)» Planetario (Noiz kontsultatua: 2022-07-04).
  3. Davis, Desmond. (1981-06-12). Clash of the Titans. Charles H. Schneer Productions, Peerford Ltd. (Noiz kontsultatua: 2022-07-04).
  4. (Ingelesez) Clash of the Titans (2010). (Noiz kontsultatua: 2022-07-04).

Kanpo estekak aldatu