Elefanta Mumbaiko badian (Indian) dagoen uharte txikia eta garrantzi handiko arkeologia-aztarnategia da. Bertako hizkuntzan Gharapuri du izena (haitzuloen hiria). Elefanta izena portugaldarrek jarri zioten, gero Mumbaira eraman zuten harrizko elefante handi bat aurkitu zutelako bertan. VIII. eta IX. mendeen artean harria zulatuz egindako tenpluengatik da ezaguna. Eskultura dotore handiz apainduak daude horietako tenplu batzuk, Gupta estiloan eginak. Portugaldarrak uhartearen jabe egin zirenean, gurtza-leku izaera galdu zuen, eta portugaldar soldaduek hondatu egin zituzten tenplu asko. Tenplu eta eskultura horien berritze-lanak 1970ean bukatu ziren. Harrezkero, izen handiko turismo-gune bihurtu da uhartea. Eskulturarik aipagarriena hiru buruko Trimurti da, Shivaren, Vishnuren eta Brahmaren buruak alde banatara dituena.

Erreferentziak aldatu