El Chuncho, quién sabe?
El Chuncho, quién sabe?, 1966ko film bat da, spaghetti western generokoa, Damiano Damiani zinema zuzendariak zuzendutakoa. Film honetako protagonistak, Gian Maria Volonté eta Klaus Kinski dira. Soinu banda, Ennio Morricone eta Luis Bacalovena da.
El Chuncho, quién sabe? | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1966 |
Izenburua | Quién sabe? |
Jatorrizko hizkuntza | italiera |
Jatorrizko herrialdea | Italia |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | Spaghetti westerna |
Iraupena | 118 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Damiano Damiani |
Gidoigilea(k) | Franco Solinas (en) |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Bianco Manini |
Edizioa | Renato Cinquini (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Luis Bacalov |
Argazki-zuzendaria | Antonio Secchi (en) |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Mexiko |
Argumentu nagusia | Mexikoko Iraultza |
Bideoa | YouTube |
Istorioa aldatu
Mexikoko Iraultzaren garaian, estatubatuar bat (Lou Castel) trenean bidaia bat egiten ari da. Bidaia horretan, El Chuncho (Gian Maria Volonté) buruzagi duen iraultzaile talde batek, trena erasotzen du, armen bila. Taldearen asmoa, armak lapurtu, eta, ondoren Elias jeneralaren (Jaime Fernandez) iraultzaileei saltzea da. Estatubatuarrak, gaizkileei laguntzen die erasoan, eta, azkenik, eurekin batera amaitzen du. El Chuncho eta estatubatuarraren artean, adiskidetasun bitxi bat sortzen da. Taldean, Santua (Chunchoren anaia, (Klaus Kinski)), Adelita (Martine Beswick), Adelitaren mutil-laguna, Pepito (Valentino Macchi) eta beste hainbat daude.
Aktoreak aldatu
Kanpo estekak aldatu
- (Ingelesez) Fitxa - imdb.com[Betiko hautsitako esteka]