Ekaterina Karavelova

Aktibista, irakasle, itzultzaile eta sufragista bulgariarra

 

Ekaterina Karavelova

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakЕкатерина Великова Пенева–Каравелова
JaiotzaRuse1860ko urriaren 21a
Herrialdea Bulgaria
Lehen hizkuntzabulgariera
HeriotzaSofia1947ko apirilaren 1a (86 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Petko Karavelov (en) Itzuli
Seme-alabak
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakbulgariera
errusiera
alemana
frantsesa
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakirakaslea, idazlea, itzultzailea, emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea, sufragettea, erizaina eta feminista
KidetzaWomen's International League for Peace and Freedom (en) Itzuli
Writers Union of Bulgaria (en) Itzuli

Ekaterina Karavelova (bulgarieraz: Екатерина Каравелова), (Ruse, Bulgaria, 1860ko urriaren 21aSofia, 1947ko apirilaren 1a) hezitzailea, itzultzailea, bakezalea eta sufragista izan zen. Bulgariako emakumeen eskubideen alde borrokatu zen, eta aktiboki lan egin zuen haien heziketaren eta garapen intelektualaren alde. 1901ean Bulgariako Emakumeen Batasunaren sortzaileetako bat izan zen, eta Bakearen eta Askatasunaren aldeko Emakumeen Nazioarteko Ligako presidentea.[1]

Biografia aldatu

Jatorri xumekoa, Moskuko emakumezkoen bigarren hezkuntzako eskola batean graduatu zen. Ikasketak amaituta, bigarren hezkuntzako maistra izan zen Ruse, Plovdiv eta Sofiako emakume eskoletan, eta errusierazko eta frantsesezko itzultzaile izan zen.

Irakasle gisa, emakumeek ikasteko aukera izatea defendatu zuen, eta aktiboki parte hartu zuen emakumeen hezkuntzari eta irakasleen estatusari buruzko eztabaidan. 1901ean, Bulgariako Emakumeen Batasuna sortu zuen, garaiko beste militante feminista batzuekin batera, hala nola, Vela Blagoeva, Kina Konova, Julia Malinova eta Anna Karima.[2]

Erakundeak Bulgarian 1878tik ezarritako tokiko 27 emakume-elkarte bildu zituen. Elkartea 1890eko hamarkadan sortu zen, emakumeen hezkuntzak eta unibertsitate-ikasketetarako sarbideak zituzten mugei erantzuteko. Emakumeen garapen intelektuala sustatzea zuten helburu; horretarako, hitzaldiak antolatzen zituzten eta Zhenski glas ("Voz femenina") argitalpena erabiltzen zuten komunikazio-tresna gisa.[3]

Ekaterina Karavelovak kargu ugari izan zituen bere bizitzan zehar: Maika emakumeen kultur erakundearen sortzailea izan zen, 1899 eta 1929 bitartean presidente izan zena; Bulgariako Emakumeen Batasuneko presidenteordea 1915 eta 1925 bitartean, eta Bulgariako Bakearen eta Askatasunaren aldeko Emakumeen Nazioarteko Ligako presidentea 1925ean. Herrien arteko elkar ulertzearen, bakearen eta askatasunaren defendatzailea, "emakumeek ez dute gerrarik nahi" idatzi zuen bere artikulu batean.[1]

Bulgaria-Errumaniar Elkartearen sortzaileetako bat ere izan zen 1932an, baita Bulgariako Idazleen Elkartearen sortzaileetako bat ere 1935ean.[1]

Bulgaria ordezkatu zuen nazioarteko hainbat konferentziatan ordezkari gisa. 1935ean, bere herrialdeko preso politikoei ezarritako heriotza-zigorraren aurka agertu zen, eta 1938an, Errumaniako eskola bulgariarrak ixtearen aurka agertu zen batzorde batean parte hartu zuen.[3]

Itzultzailea eta idazlea aldatu

Aktibista izateaz gain, itzultzaile eta idazle lana ere egin zuen. Bulgarierara lan ugari itzuli zituen, horien artean Tolstoy eta Dostoyevski idazle errusiarrak eta Guy de Maupassant, Victor Hugo eta Flaubert frantsesak. Eta egile eta editore gisa berrogeita hamar panfleto eta artikulu inguru idatzi zituen eta munduko klasikoen edizio bulgariarrak egin zituen.[1]

Goraipamenak aldatu

Hainbat domina eta ohore jaso zituen bere lanak. Besteak beste, Antartikako Karavelova lurmuturrak bere izena eramatea "itzultzaile, idazle eta aktibista bulgariar" gisa egiten zuen lanagatik.[4]

 
Ekaterina Karavelovaren oriomenezko plaka

Bizitza pribatua aldatu

1880. urtean Petko Karavelov politikariarekin ezkondu zen.[5] Bulgariako lehen ministro izan zen lau aldiz, eta bi alaba izan zituen, Viola eta Lora.[6]

 
Ekaterina Karavelovaren hilobia

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d (Ingelesez) Haan, Francisca de; Daskalova, Krasimira; Loutfi, Anna. (2006-01-01). Biographical Dictionary of Women's Movements and Feminisms in Central, Eastern, and South Eastern Europe: 19th and 20th Centuries. Central European University Press ISBN 978-963-7326-39-4. (Noiz kontsultatua: 2023-05-24).
  2. (Ingelesez) «About Ekaterina Karavelova» Ekaterina Karavelova Foundation 2023-02-09 (Noiz kontsultatua: 2023-05-24).
  3. a b (Thailandieraz) hmong.wiki. «Ekaterina Karavelova Ver tambiényNotas» hmong.es (Noiz kontsultatua: 2023-05-24).
  4. «SCAR Composite Gazetteer» data.aad.gov.au (Noiz kontsultatua: 2023-05-24).
  5. (Ingelesez) Ruiz, Blanca Rodriguez; Rubio-Marín, Ruth. (2012-06-07). The Struggle for Female Suffrage in Europe: Voting to Become Citizens. BRILL ISBN 978-90-04-22425-4. (Noiz kontsultatua: 2023-05-24).
  6. (Ingelesez) «History in Pictures from Bulgaria – participative workshop from CitizenHeritage project» Digital meets Culture (Noiz kontsultatua: 2023-05-24).

Kanpo estekak aldatu