Eike von Repgow

idazle alemaniarra

Eike von Repgow (Repgow —gaur egun Reppichau—, Saxonia, 1190 inguruan - 1233) noblea eta idazlea izan zen. Dessau eskualdean zuen jatorria. Alemanezko literatura-prosaren sortzaileetako bat izan zen, Erdi Aroan. Bi lan egozten zaizkio: Sachsenspiegel (1221-24, Saxoien ispilua) eta Sächsische Weltchronik (1230, Saxoien kronika unibertsala).[1] Batean, saxoien ohituren azalpena egiten du; eta bestean, munduaren hastapenetik bere garaira arteko historiografia.

Eike von Repgow

Bizitza
JaiotzaReppichau (en) Itzuli, 1180 (egutegi gregorianoa)
Herrialdea Alemania
Heriotza1233 (egutegi gregorianoa) (52/53 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakidazlea
Lan nabarmenak

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Eike von Repgow  
  1. Mirror of the Saxons. (Noiz kontsultatua: 2013-08-13).