Dyet edo Uadye "sugea", Egiptoko I. dinastiako laugarren faraoia izan zen (K.a. 2927-K.a. 2914) (von Beckerath).

Dyet

Faraoi


Dyer - Den
Bizitza
Jaiotza?
HerrialdeaAntzinako Egipto
Heriotza? ( urte)
Hobiratze lekuaUmm el-Qaab
Familia
AitaDyer
AmaHerneith
Ezkontidea(k)Ahaneith (en) Itzuli
Meritneit
Seme-alabak
LeinuaEgiptoko I. dinastia
Jarduerak
Jardueraksubiranoa

Manetonek Uenefes deitzen du eta 23 urteko erregealdia (Sexto Julio Afrikano) edo 42 urtekoa (Eusebio Zesareakoa) ematen dizkio. Eusebioren bertsio armeniarraren arabera, Vavenefisek 42 urteko erregealdia izan zuen.

Dyeten garaian, Meritneit izeneko pertsonaia bat bizi zen, Abidosko bere hilobiagatik ezaguna. Ziur asko, Merytneith Dyer faraoiaren emaztea eta Dyet eta Denen ama zen. Honela, Merytneith erregeorde izango zen Dyeten erregealdiaren lehen zatian.

Manetonek, garai horretan, gosete handi batek Egipto suntsitu zuela dio.

Egiptotik kanpora espedizioak egin zituen, eta bere igaroaren arrastoak aurkitu dira Arabiar basamortuan, Itsaso Gorrira daraman bidean.

Manetonek (Afrikarra eta Eusebioren arabera) Kokometik gertu piramide batzuk eraikitzea agindu zuela dio, Saqqararekin identifikatu den herria.

Lurperatuta dagoen tokia, Z hilobia da, Umm el-Qaabeko nekropolian, Abidosen.

Bere garaiko lekukotzak aldatu

  • Z hilobia Abidosen, erregearen hilobia eta erregearen gurtzarako hilobia
  • V mastabako zigilu inpresioak Gizan (Petrie)
  • 3504 hilobiko iskripzioak Saqqaran (Emery). Hilobia, Sejemka goi ofizialarena izan zitekeen, Dyet erregearen agindupean zerbitzatu zuena (Emery).
  • Dyeten barrutiko 387 hilobi ordezkatzailearen kobrezko tresnak, Abidos.
  • Bere izena, Umm el-Qaabeko T hilobian inprimatua aurkitu zen.


Aurrekoa
Dyer
Faraoia
Lehen Dinastia
Ondorengoa
Den
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Dyet