Maneton (antzinako grezieraz: Μανέθων, Manethōn, edo Μανέθως, Manethōs) greziar adierazpena zeukan apaiz eta historialari egiptoarra izan zen. Sebennitosen (oraingo Samannud) jaio zen K.a. III mendean. Bere jaiotze- eta heriotza-datak ez daude inon adierazita, baina Ptolomeo I eta Ptolomeo IIaren erregealdietan bizi zen. Papiro Hibeh-n, Maneton bat aipatzen da. Pertsonai bera balitz, Maneton Ptolomeo IIIaren erregealdian bizi izan litekeen.

Maneton
goi apaiza

Bizitza
JaiotzaK.a. III. mendea
HerrialdeaPtolomeotar Erresuma
Heriotzaezezaguna ( urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakantzinako greziera
Egiptoera
Jarduerak
Jarduerakgoi apaiza, historialaria eta idazlea
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaAntzinako Egiptoko erlijioa

Biografia aldatu

Aigyptíaka (Egiptoren historia) idatzi zuen. Bertan, Egiptoren historia luzea kronologikoki antolatu zuen, aro mitikotik Alejandro Magnoren konkistara arte. Maneton, ziurrenik Ra eguzkiaren jaioaren apaiza izango zen Heliopolisen (Sincelo apaiz gorena zela bermatu zuen). Serapisen gurtzan (Osiris-Apis-en gurtzaren deribazio greko-mazedoniarra Alejandro Magnoren konkistaren ondorioz) agintari giza hartzen zen. Lehenengo bi Ptolomeotatik batek (K.a. 286 eta K.a. 278 artean) estatua bat inportatu zuen. Inportazio horren ikuskatzaileak Atenaseko Timoteo eta Maneton izan ziren.

Egiptoarra izan arren eta Egiptoko gaiak landu izan arren, greziera erabili zuen, gehienbat. Greziera erabiltzea ohikoa bihurtu zen dinastia helenistikoan, Ptolomeo faraoiekin. Bere obrarik famatuenak, hauek izan ziren:

  • Aigyptíaka
  • Heródotoren aurka
  • Liburu sakratua
  • Sothisen liburua