Dotakon (japonieraz: めちゃっこドタコン Mechakko Dotakon?, ingelesez: Mechanical Boy Dotakon) Yu Yamamotok sortutako 1981eko japoniar marrazki bizidun batzuk dira. Urte hartan bertan Fuji Television japoniar katean emititu zen. 1980ko hamarkadaren erdialdera ETB1 katean euskaraz emititu zuten.

Dotakon
Jatorria
Argitaratze-data1981
Jatorrizko hizkuntzajaponiera
Jatorrizko herrialdeaJaponia
Ezaugarriak
Genero artistikoakomediazko anime eta manga
Hizkuntzajaponiera
Ekoizpena
Konpainia ekoizleaKokusai Eiga-sha (en) Itzuli
[[Kategoria:Kokusai Eiga-sha (en) Itzuli ekoitzitako liburuak]]
IMDB: tt6395566 Edit the value on Wikidata

Sinopsia aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Dotakon anai-arrebik ez duen altzairuzko errobot nerabe bat da. Lehenbiziko ideia ahalmen bereziak zituen 8 urteko haur bat egitea zen, baina oso buruargia atera ez zitzaionez, Mitxiruk (nerabe sasi jakintsua) beste errobot bat diseinatu zuen: Dotakon. Errobot honek bere buruan kapela hegalari bat jantzia zeraman (Danbo), eta errobotaren borondatearen ahotsarekin bat ibili ohi zen. Gainera, Dotakon "hamar gizon baino idartsuagoa eta tximista baino azkarragoa zen", jantzia zeraman gabardina gailu ezberdin eta bitxiez beterik zuen, bere oinetakoak irristailu bilakatzen ziren, besteei karranpak emateko gai zen, eta bere belarriak erradar boteretsuak ziren...

Dotakonen inguruko lagun eta pertsonaiak honako hauek dira: txakur handi eta patxadatsu bat (Rufo), asmatzaile zahar eta ero bat (Maisua), bizilagun potzolo eta oso xaloa (Kapone), Dotakon maintemindurik duen neska irakasle gazte bat... Eta denbora iragan hala, Mitxiruk Txopinko sortuko du, arrautza-oskola itxurako kapela daraman 5 urteko neskatoa...

Abestia aldatu

1984an Xoxoa diskoetxeak "Tele-Kantak" kaleratu zuen. Bertan Dotakonen abestia zegoen euskaraz.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu