Damnatio memoriae latinezko esapidea da, literalki oroimenaren kondenazioa esanahia duena. Hildako baten ohorea zapuzteko era izan zen, batez ere traidoretzat jotzen zirenean. Helburua pertsona horren arrastoa bizitza publikotik ezabatzea zen, inoiz existitu ez balitz bezala, Erromaren ohorea gorde ahal izateko. Baliteke gizarte horretarako zigor gogorrena izana.

Erretratu honetan, damnatio memoriaeren ondorioz, Getaren aurpegia ezabatu zen; agindu hori Karakalak eman zuen, haren anaia eta hiltzailea alegia.

Ospe txarreko enperadore askok zigor hori jaso zuten. Lehenengoa Kaligula izan zen. Neron, Komodo eta Getari ere damanatio memoriae eman zien Senatuak. Enperadore hauen izenak eraikin publikoetatik kentzen ziren eta haien estatuak eraisten zituzten.

Kondenatutako Erromako enperadoreak aldatu

Hauek dira zigor hori jaso zuten zenbait enperadorek:[1]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu