Klodio Albino (latinez: Decimus Clodius Albinus; 150197ko otsailaren 19) erromatar enperadorea izan zen 196tik 197 arte, Britania eta Hispaniako legioek izendatuta.

Klodio Albino

Antzinako Erromako senataria


Erromatar gobernadorea



Erromako kontsula

Bizitza
JaiotzaHadrumetum (en) Itzuli, 150
Herrialdea Antzinako Erroma
HeriotzaLugdunum197ko otsailaren 19a (46/47 urte)
Heriotza moduasuizidioa
heriotza zigorra
Familia
AitaCeionius Postumius
AmaAurelia Messalina
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria

Pertinax hil ondoren, Pretoriar Guardiak titulua enkantean saldu zuenean, Didio Julianok erosi zuen. Honek matxinadak eragin zuen Inperioko hainbat tokitan.

Gerra Zibila pizterakoan, Klodio Albinok Septimio Severorekin egin zuen bat. Erroma hartutakoan, Septimio Severok Zesar titulua eman zion Klodio Albinori, zeinek Inperioren mendebaldea menpean zuen. Septimio Severok Peszenio Niger garaitu ostean, Klodio Albino hiltzen saiatu zen. Hortaz, haien arteko gerra piztu zen.

196an, Klodio Albinok bere burua izendatu zuen enperadore, Imperator Caesar Decimus Clodius Septimius Albinus Augustus izenpean. Septimio Severoren laguntzaile bat garaitutakoan, Galia ere haren menpe izan zuen.

197ko otsailean Severoren kontra egin zuen. Borroka latza izan zen, zeren, Dion Kasioren arabera, alde bakoitzak 150.000 gizon zeuzkan. Albinok, garaiturik, bere buruaz beste egin zuen.

Kanpo estekak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Klodio Albino