Cuphophyllus fornicatus

Hygrocybe fornicata edo Cuphophyllus fornicatus Hygrophoraceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarria.

Hygrocybe fornicata /
Cuphophyllus fornicatus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaHygrophoraceae
GeneroaCuphophyllus
Espeziea Cuphophyllus fornicatus

Deskribapena aldatu

Kapela: 4 eta 8 cm bitarteko diametrokoa, ganbila edo konikoa, gero lautik deprimitura, ertz arraildua, gainazala glabroa edo haritsua, zurixka, zurbila edo arre-gris samarra erdian.

Orriak: Eskotatuak, zurixkak.

Orri eskotatuak: Oinera iritsi baino lehentxeago eskote txiki bat duten orriak

Hanka: 7 cm inguruko garaierakoa eta cm 1 inguruko lodierakoa, zurbila edo zuria.

Haragia: Zurixka, lur-usainarekin. Espora-jalkina zuria.[2]

Etimologia: Hygrocybe terminoa grekotik dator eta kapela bustiarekin, esan nahi du

Jangarritasuna aldatu

Ez da jangarria.

Nahasketa arriskua aldatu

Tricholoma edo Dermoloma generoko espezie batzuekin nahas daiteke. Mikroskopikoak zalantza guztiak ezaba ditzake.

Sasoia eta lekua aldatu

Udazkenean. Belardietan eta sastrakadietan.

Banaketa eremua aldatu

Ameriketako Estatu Batuak, Kolonbia, Europa, Errusia, Kaukasia, Islandia.[3]

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 112 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. Cuphophyllus fornicatus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak aldatu