Cronica d'Espayña, izen osoa Cronicas de los fechos que fueron fechos antigoamemte en Espayña segunt se trueba proscripto en diversos libros antigos Gartzia Eugi nafar apezpikuak XIV. mendearen amaieran idatzitako Iberiar penintsulako historia da.

Cronica d'Espayña
Datuak
IdazleaGarcía de Eugui (XIV. mendea)
Argitaratze-dataXIV. mendea
GeneroaKronika
Jatorrizko izenburuaCronicas de los fechos que fueron fechos antigoamemte en Espayña segunt se trueba proscripto en diversos libros antigos
HizkuntzaGaztelania
Herrialdea Nafarroa
FormatuaEskuizkribua


Egilea eta data aldatu

Egiletza zertxobait zalantzazkoa bada ere, Gartzia Eugi Baionako apezpikua erredakzioan nahasita zegoen. Testuak honela dio:

« fizo escribir el reverent en Ihesu Xristo padre don fray Garçia de Eugui, obispo de Bayona. »

Kronika 1387 inguruan idatzi zuen, eskuizkribuan Aro 1425 data agertzen da eta, justu Karlos II.a Nafarroakoa hil zen urtean. Edonola ere, 1400. urterako dena idatzirik zegoen.[1]

Edukia aldatu

Ondorengo gaztelar historiografiaren arabera, ez zen originala izan,[2]. Kronikak 'munduko sei aroen' eskema tradizionala mantentzen du. Lehenengo bost aroetan iturri bibliko eta tradizionalak erabiltzen ditu, Herakles, Espan edo Didoren bizitzak azaltzeko. Erromatar historiak kronikaren erdia betetzen ditu, Hirugarren Gerra Punikoan eta Julio Zesar eta Pompeioren arteko gerra zibilean sakonduz. Bisigodoak aipatzeko zenbait iturri erabiltzen ditu eta gaztelar kroniketan aipatzen ez zuten Wanba II.a aipatzen zuen. Rodrigoren heriotza azaltzeko iturri ezezagunak erabili zituen,[3] Eugik Iberiar Penintsulako konkista musulmana kritikatu zuen.[4] Gero, Asturias, Gaztela eta Leonen errege guztiak aipatu zituen, Alfontso XI.a Gaztelakoa ailegatu arte. Honen agintaldiaren hasiera 1347an kokatu zuen baina 1243tik aurrerako iturriak nahiko eskasak dira.[5]

Genealogía de los Reyes de Navarra aldatu

Kronikaren eranskina Genealogía de los Reyes de Navarra du izena, Eneko Aritzatik hasita eta Karlos II.araino. Bertan nafar historia bereizia azaltzen da, hurrengo mendeetako historiografian benetako historia nazionala izango zena. Hala ere, iturri nagusia XIII. mendeko Estoria de los godos da eta, beraz, ez da oso originala.[6]

Laburra bada ere — zortzi orri besterik ez— Nafarroako Erresumako lehenengo historia da, izan ere, kronika orokorretik at dagoen eranskina baita. Bederatzi eskuizkribu geratzen dira, horietatik bi osoak. Bata, El Escorialgo Liburutegian dagoena, XV. mendearen hasierakoa da eta besteak, Espainiako Liburutegi Nazionalekoak, transkripzio akats gutxi ditu. Bigarrenak gaztelaniazko hiztegia du, El Escorialgoak dituen nafar-aragoierazko ezaugarriak kenduz.[7][8]

Iturriak aldatu

Eugiren iturri nagusiak Alfontso X.a Gaztelakoaren Estoria de España eta Rodrigo Semenez Arradakoaren De rebus Hispaniae dira. Lehenengoan ez zuen jatorrizko latinezko testua erabili baizik eta XIII. mendeko Estoria de los godos erromantzezko transkripzioa. Bigarren mailako iturri moduan, zerbait ezezagunez gain, Liber regum erabili zuen, ziur asko jatorrizkoa.[9] Genealogía de los Reyes de Navarra eranskinean, 1243 eta geroko datuentzat, frantziar iturriak erabili omen zituen. Hala ere, Henrike I.aren ondorengo datuek hainbat akats dituzte eta litekeena da lehen eskuko berriak izatea.[10]

Erreferentziak aldatu

  1. Ward, 18. orr.
  2. Orkastegi, 547. orr.
  3. Ward, 35-36 eta 62-65. orr.
  4. Ward, 287-288. orr.
  5. Ward, 36. orr.
  6. Ward, 83. orr.
  7. Ward, 109-111. orr.
  8. Orkastegi, 554. orr.
  9. Ward, 36 eta 87-96. orr.
  10. Ward, 93-94. orr.

Bibliografia aldatu

Kanpo estekak aldatu