Cortinarius limonius Cortinariaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Cortinarius limonius
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaCortinariaceae
GeneroaCortinarius
Espeziea Cortinarius limonius
Fr., 1838

Sinonimoa: Aureonarius limonius.

Deskribapena aldatu

Kapela: 4 eta 8 cm bitarteko diametrokoa. Hemisferikoa, gero lau-ganbila, haragitsua, kamutsa, leuna, higrofanoa, fibrila finez apaindua, lehoi kolorekoa edo laranja-okre antzeko kolorekoa eguraldi hezean, lehorrarekin arbeletxeko kolorekoa; ertza zuriz lausotua gaztetan.

Orriak: Itsatsi-marjinatuak, zabal samar, hori lehoi kolorekoak, gero kanela kolorekoak.

Hanka: 6 eta 8 cm bitarteko garaierakoa eta 0,8 eta 1,8 cm bitarteko diametrokoa. Betea, solidoa, zilindrikoa, errezel ezkatatsu flokoso batez estalia, baina ez bandaz estalia; horia, arre-laranja kolorekoa oinarrirantz.

Haragia: Horixka, laranja kolorekoa, hankaren hondoan.[2]

Etimologia: Cortinarius hitza gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta. Limonius epitetoa, burdin minerala, esan nahi duen. "limonite" hitzetik dator. Bere koloreagatik.

Toxikotasuna aldatu

Toxikoa.[3]

Sasoia eta lekua aldatu

Udan eta udazkenean. Koniferoen basoetan, eremu goroldiotsuetan.

Banaketa eremua aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 222 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 203 or. ISBN 84-282-0540-X (T.2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..

Kanpo estekak aldatu