Coprinopsis lagopides

Coprinopsis lagopides Psathyrellaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da kontsumitzen.

Coprinopsis lagopides
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaPsathyrellaceae
GeneroaCoprinopsis
Espeziea Coprinopsis lagopides

Sinonimoak: Coprinus lagopides, Coprinopsis jonesii, Coprinus funariorum, Coprinus lagopus var.sphaerosporusprinus.

Deskribapena aldatu

Kapela: 3 eta 7 cm bitarteko diametrokoa, kanpai-itxurakoa, ildaskatua, erdigunea glabroa eta ezkatatsua. Kapelaren azala zurixka, filamentu iletsuekin, erdigunea grisaxka.

Orriak: Libreak, trinkoak, estuak, beltzaxka kolorekoak, azkar delikueszente bihurtzeko joerarekin.

Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.

Hanka:15 cm arteko garaietakoa, liraina, barnehutsa, oso flokosoa, goialdean mehetua eta behea erraboilduna.

Haragia: Urria, zuria, usain eta zaporerik gabea. Espora-jalkina beltza.[2]

Etimologia: Coprinus hitza grezieratik dator, "coprinus" hitzetik, eta simaurrari dagokiona, simaurretan hazten dena, esan nahi du.

Jangarritasuna aldatu

Interes gastronomikorik gabea.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Coprinopsis lagopus delakoarekin nahas daiteke, honek kapela txikiagoa du, 1 eta 3 cm bitartekoa eta pixka bat gehiago irauten dute delikueszenteak bihurtzen.

Sasoia eta lekua aldatu

Urte osoan zehar, batez ere ekainetik urrira. Azkar zahartzen dira. Humusetan edo erretako egurretan. Ligninan aberatsak diren lurzoruetan.

Banaketa eremua aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Txile, Europa, Errusia, Islandia, Australia, Zeelanda Berria.[4]

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 270 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  4. Coprinopsis lagopides: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak aldatu