Con Air
Con Air 1997ko Simon West estatubatuar zinema zuzendariaren akziozko filma bat da. Bertan, Nicolas Cage, John Cusack, John Malkovich, Steve Buscemi eta Colm Meaney aktoreek antzeztu zuten.
Filmak bi Oscar Sarietarako izendapenak jaso zituen, Jatorrizko abesti onenaren Oscar Saria eta Soinu edizio onenaren Oscar Saria (Kevin O'Connell, Greg P. Russell eta Art Rochester), nahiz eta azkenean bi sariak Titanic filmak irabazi zituen.
Argumentua aldatu
Oso arriskutsuak diren preso batzuk hegazkin batean goreneko segurtasuneko espetxe berri batera lekualdatu behar dituzte, haien artean herrialde osoko gaizkile eta hiltzaile anker eta arriskutsuenak daudelarik, tartean herrialde guztiko serieko hiltzaile handiena den Garland Greene (Steve Buscemi). Hegazkin horretan Cameron Poe (Nicolas Cage) ere badoa, berriki aldi baterako askatasuna lortu eta bere emazte eta alabarekin elkartzeko beste asmorik ez duen presoa. Halere, hegaldian, Cyrus Birusa Grissom (John Malkovich) preso buruargiak antolatutako hegazkin bahiketa bat jazoko da, Poek gertakizun horretan nahi gabe parte hartu beharko duelarik. Poe, Cyrus eta bere presokideek eskifaia guztia erail eta hegazkina Las Vegas hiriaren aurka talka eginarazi ez dezaten ekiditen saiatuko da. Bienbitartean, Vince Larkin (John Cusack) polizia judizialak bere buruzagiek eskifaia errugabea daraman hegazkina misilez leherrerazi ez dezaten konbentzitu beharko ditu, Poe iraganean polizia izan zenez egoera hori konpondu dezakelako konfidantza baitu.
Aktoreak aldatu
- Nicolas Cage: Cameron Poe
- John Cusack: Vince Larkin, AEBtako marshalla
- John Malkovich: Cyrus Grissom edo "Cyrus the Virus"
- Steve Buscemi: Garland Greene edo "The Marietta Mangler", serieko hiltzailea
- Ving Rhames: Nathan Jones edo "Diamond Dog"
- Nick Chinlund: William Bedford edo "Billy Bedlam"
- Rachel Ticotin: Sally Bishop zaindaria
- Colm Meaney: Duncan Malloy, DEAko agentea
- M. C. Gainey: "Swamp Thing"
- Brendan Kelly: Conrad
- Mykelti Williamson: Mike O'Dell edo "Baby-O"
- Danny Trejo: Johnny Baca edo "Johnny-23"
- Renoly Santiago: Ramon Martinez edo "Sally Can't Dance" (kredituetan "Renoly").
- Jesse Borrego: Francisco Cindino
- Dave Chappelle: Joe Parker edo "Pinball" (kredituetan "David Chappelle").
- John Marshall Jones: "Gator"
- Steve Eastin: Falzon zaindaria
- José Zúñiga: Willie Sims, DEAko agentea
- Kevin Gage: Billy Joe (krediturik gabe)
- Jeris Lee Poindexter: hegazkineko presoa
- Monica Potter: Tricia Poe
- Landry Allbright: Casey Poe
- Mike Howell: Rim Feagles
- Don S. Davis: Volvo kamioiaren gidaria
- Dabbs Greer: kamioi azpiko gizon zaharra
Kanpo estekak aldatu
- Con Air filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)