Clavulinopsis helvola
Clavulinopsis helvola Clavariaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez du balio gastronomikorik.
Clavulinopsis helvola | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Clavariaceae |
Generoa | Clavulinopsis |
Espeziea | Clavulinopsis helvola Corner, 1950 |
Sinonimoak: Clavaria flammans, Clavaria similis.
Deskribapena aldatu
Karpoforoa: Filiformea edo borra mehe formakoa, betea, sarritan izurtua, 10 eta 60 mm bitarteko garaietakoa eta 1,5 eta 4 mm bitarteko lodierakoa, zilindrikoa, biribildu samarra, gainazal leuna edo pixka bat desberdina, hori-arrautza kolorekoa. Gorputz adarrak gutxi-asko punta biribilean amaitzen dira. Oro har, ale bakanak, adarkatu gabeak edo, gehienez ere, urkila gisakoak hazten dira. Himenioa karpoforora zabaltzen da batez ere, oinaren eremu garbi samar batean izan ezik.
Haragia: Haritsua eta irmoa, hori zurbil kolorekoa eta usain nabarmenik gabea.[2]
Etimologia: Clavulinopsis terminoa. "clava"-ren txikigarritik dator, garrote txikia, esan nahi duen "clavulina" hitzetik eta itxura, antzekoa, esan nahi duen grekozko "ópsis" hitzetik. “Clavulina” baten antzekoa..
Jangarritasuna aldatu
Ez du interes gastronomikorik.[3]
Nahasketa arriskua aldatu
Geoglossoides aldaerarekin nahas daiteke, pixka bat zapalduagoa eta luzetarako ildaskekin. Clavaria asterospora delakoarekin ere bai, antzerako forma du, baina zuria da. Clavulinopsis laeticolor espeziea ere horia da.
Sasoia eta lekua aldatu
Udazkenean. Basoetako eta larreetako zelai goroldiotsuetan.
Banaketa eremua aldatu
Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Errusia, Kaukasia, Himalaiako eremua, Japonia, Australia, Brasil.
Erreferentziak aldatu
- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 552 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.