Child's Play (1988ko filma)
Child's Play (euskaraz Haur Jolasa, Hego Euskal Herrian Deabruzko Panpina) 1988ko Tom Holland estatubatuar zinema zuzendariaren beldurrezko filma bat da. Alex Vincent, Catherine Hicks, Chris Sarandon, Brad Dourif, Dinah Manoff, Tommy Swerdlow, Jack Colvin eta Neil Giuntoli aktoreek antzeztu zuten.
Child's Play (1988ko filma) | ||||
---|---|---|---|---|
Jatorria | ||||
Argitaratze-data | 1988 | |||
Izenburua | Child's Play | |||
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa | |||
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak | |||
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | beldurrezko zinema, misteriozko zinema, psychological horror (en) eta Slasherra | |||
Iraupena | 83 minutu | |||
Kolorea | koloretakoa | |||
Grabazio lekua(k) | Chicago | |||
Zuzendaritza eta gidoia | ||||
Zuzendaria(k) | Tom Holland | |||
Gidoigilea(k) | Don Mancini John Lafia Tom Holland | |||
Antzezlea(k) | ||||
Catherine Hicks (en) Chris Sarandon Brad Dourif (Chucky) Dinah Manoff Alex Vincent (Andy Barclay (en) ) Alex Vincent Jack Colvin Edan Gross Michael Patrick Carter John Franklin | ||||
Ekoizpena | ||||
Ekoizlea | David Kirschner Barrie M. Osborne (en) | |||
Konpainia ekoizlea | United Artists Metro-Goldwyn-Mayer | |||
Ekoizle eragilea | Barrie M. Osborne (en) | |||
Ekoizpen-diseinatzailea | Daniel A. Lomino (en) | |||
Bestelako lanak | ||||
Musikagilea | Joe Renzetti | |||
Argazki-zuzendaria | Bill Butler | |||
Fikzioa | ||||
Kontakizunaren tokia | Chicago | |||
Argumentu nagusia | body swap (en) | |||
kronologia | ||||
|
Izandako arrakastari esker jarraipen ugari izan ditu: Child's Play 2 (1990), Child's Play 3 (1991), Bride of Chucky (1998, Chucky Neskalaguna), Seed of Chucky (2004, Chuckyren Hazia), Curse of Chucky (2013, Chuckyren Madarikazioa) eta Child's Play 7 (2015).
Argumentua aldatu
Charles Lee Ray (Brad Dourif) serieko hiltzailea hil ondoren vuduari esker itxura xalo eta maitagarriko panpin batean gorpuztu da. Sei urteko Andy Barclay mutikoak (Alex Vincent) bere “Chucky” panpin berriak haurtzaina (Dinah Manoff) bortxaz lehiotik bota duela esatean inork ez dio sinistuko. Baina erailketa susmagarri sail batek kasua argitzeko ardura duen Mike Norris detektibea (Chris Sarandon) panpinera zuzenduko dute, orduan benetazko izuikara hasi besterik ez dela egin ohartuko da. Panpin zital eta ankerrak bere deabruzko izpiritua berriz ere gizaki batean gorpuztu nahi baitu, eta dirudienez, Andy txikia hautagai ezin hobea litzateke.
Aktoreak aldatu
- Brad Dourif: Charles Lee Ray/Chuckyren ahotsa
- Alex Vincent: Andy Barclay
- Catherine Hicks: Karen Barclay
- Chris Sarandon: Mike Norris detektibea
- Dinah Manoff: Maggie Peterson
- Tommy Swerdlow: Jack Santos
- Jack Colvin: Ardmore doktorea
- Raymond Oliver: John doktorea (Heriotz doktorea)
- Neil Giuntoli as Eddie Caputo
- Alan Wilder: Criswell jauna
- Aaron Osborne: erizaina
- Juan Ramirez: kale saltzaile