Vicenza hiria eta Venetoko jauregi-villak1
UNESCOren gizateriaren ondarea

Jauregiaren fatxada

Mota Kulturala
Irizpideak i, ii
Erreferentzia 712
Kokalekua  Italia
Eskualdea2 Europa / Ipar Amerika
Izen ematea 1994 (XVIII. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Chiericati jauregia (italieraz: Palazzo Chiericati) Vicenzan dago kokatua, Palladioren lanen gehiengoa bezala Italia iparraldeko Veneto eskualdean. Plaza dell'Isola (irlaren plaza) izeneko gune batean eraiki zen, gaur egun Piazza Matteotti, egur eta abeltzaintza merkatua zegoen tokian. Lehen bi errekek inguratzen zuten irlatxo bat zen, Retrone eta Bacchiglione errekak. Horregatik, jauregia uholdeetatik babesteko plinto baten gainean eraiki zen, eskailera betetik heltzen garelarik jauregira.

Jauregia Girolamo Chiericati kondearen enkargu bat izan zen, Chiericati familiakoa, XVI. mendeko Vizenzako familia garrantzitsuenetako bat. Bertako orubea 1546an oinordetzan jaso zuen Giloramok, bertan zeuden etxebizitza zahar batzuekin batera.

Chiericati jauregiak eskaintzen duen handitasuna berpizkundeko etxebizitza arkitekturaren testuinguruan, Palladiok proiektua kokatzen den gunearen azterketaren maisutasunetik eratortzen da: espazio zabal eta irekia da, hiri kanpoaldean eta ibaiaren parean. Honen emaitza tipologia anbiguo bat izan zen, jauregi hiritar baten eta hiri kanpoaldeko villa baten artekoa. Ez da kasualitatea Villa Cornaro eta Villa Pisani etxeekin dituen antzekotasuna, aztertzen hari garen jauregiaren garaikideak direnak.

Naiz eta portikodun eraikin gehiago ere baditugun, Peruzzi jauregia Erroman adibidez, Palladioek egiten duen haien erabilera eraikinaren fatxadan berritzailea da guztiz, lortzen duen indar eta adierazkortasunagatik. Basilika eta Chiaricati jauregia Palladioren bi garaien arteko banaketa suposatzen dute, hasierako eklektizismotik heldutasuna duen estilo propio batera, arkitektura klasikoa eta garaikidea batzen zituena.

Proiektuaren garapena aldatu

1550eko azaroan Girolamo Chiericatik dagoeneko egin zion Palladiori jauregiaren lehen marrazkien ordainketa. Urte hartan bertan Girolamo Basilikako Loggietako obrak zuzentzeko hautatua izan zen. Hau ez zen kasualitatea izan. Izan ere, Chiericati arkitekto gaztearen alde ibilia zen administrazio publikoan.

Obrak 1551an hasi ziren. 1557 urtean Girolamoren heriotzarekin eten bat egon zen, baina eraikinak aurrera jarraitu zuen Girolamoren seme Vareliorekin. Honek barnealdea diseinatu zuen, artisten talde paregabea kontratatuz, Ridolfi, Zelotti, Fasolo, Forbicini edo Battista Franco bezalako artistekin.

100 urtetan zehar Chiericati jauregiaren zati bat bakarrik gon zen eraikia, bidaiarien marrazkiek diotenaren arabera. Seicentoaren amaierara arte ez zen diseinua amaitu, I Quattro Libri liburuan agertzen zen diseinuaren arabera.

Palladioren zenbait marrazkiei esker proiektuak jasan zuen garapena ikusi dezakegu. Lehen ebazpenean arkupeak fatxadaren erdialdean bakarrik agertzen ziren, eta hau frontoi batean amaitzen zen, Villa Cornaron egin zuen bezala. Azken emaitzen berriz frontoia kendu egin zen eta portikoa fatxada guztian zabaldu.

Jauregia Palladioren obran aldatu

1542 eta 1550 artean Palladio Vicenzako hiri jauregi espazioen diseinuan buru-belarri zebilen; Thieneko jauregia, Portoko jauregia eta Chiericatiko jauregiak diseinatu zituen, besteak beste. Venetoko hirietako familien ekonomia oinarriak landan izanda ere, euren bizi politikoa hirian zentratua zegoen eta hirietan, jauregien jabe zein eraikitzaileek ziren maiz hiriaren zinegotziak, eta ondorioz, kontrol handia izaten zuten. Burgesen boterea beraz, jauregietan islatua ikusi behar zen. Botere nahiak eta zenbait ideiek biztanleetan ezberdintasunak sortzen hasi ziren (Frantzia zein Veneziaren aldekoak, Espainiaren aldekoak,... ) eta zenbaitetan Palladiok bi alderditako bezeroen eskariak jaso zituen, bere arkitekturak erreputazioa indartzen baitzuen.

Villak egitean, Palladiok bigarren etxebizitza bat eraikitzen zuen, funtzionaltasun handiko eraikina izan behar zuena, ekonomia eusteko bestekoa, hain zuzen. Gastuak mugatzen zituen etxeak ziren, baina oinarrizko ezaugarriak behar zituen izan, bigarren etxebizitza bezala erosoa izan behar baitzuen. Palladiok ezaugarri hauek, garaiko eskariekin uztartzen ditu (handitasuna erakustea eskatu ohi zen), funtzio denak maisuki bateratuz. Gastuaren muga horiek fatxada zein barne espazioa apaintzeko soiltasunean azaltzen dira. Jauregietan ordea, beste ideiak uztartzen dira; jadanik ez da ekonomia bat mantentzeko funtzionatu behar duen espazio bat, eta lehen etxebizitza da, egunerokoan erabilia. Hirian kokatua dago, ez landan, eta erosotasunerako zein handitasunaren adierazpenerako inbertsioa handiagoa da. Palladiok, villetan izandako diru mugez bultzatuta, handitasuna adierazteko beste bide bat hartzen du, ohikoak ziren ornamentu klasikoen nahaspilak egin ordez, elementu konkretu bat edo bi hartzen ditu, espazio nagusietan azalduz. Inguruko espazioen soiltasunaren araberakoa da hartutako elementu honen indarra, eta inguruko espazioan garbitzen ditu kontraste hori areagotzeko, garrantzia emanik era berean ornamentu elementuari eta espazioari. Jauregietan, esan bezala, bezeroek esku askeagoa zuten gastuetan, hirian kokatua egonik, bertako kargu garrantzitsuek, burges, zinegotzi zein elizgizonek, ikusiko baitzuten. Ezin zuen soila izan, nahiz eta honek oso ondo funtzionatu landan, eta ornamentu klasikoek ematen zioten berezitasuna fatxadari. Gainera, sarrerak lur mailatik zertxobait altxatzeaz gain, atzeratu egiten ditu, estalitako arkupe batzuk kokatuz maiz. Era honetan ibiltaria jabeez bereizteaz gain, hauek ikus dezaketen kalitateko espazio pribatua azaltzen da. Ikus daiteke, villa eta jauregi arteko ezberdintasun nagusietako bat villetan ez bezala jauregiak espazio publiko bati erantzun behar diola, eta Palladiok erantzuna bilatzen dio behar honi, bere ideiak landu eta teoriak sortzen dituen bitartean.

Oinaren azterketa aldatu

Chiericati jauregia plaza baten aurrean dagoen eta oin laukizuzena duen eraikina da.Bere oina erabat simetrikoa da etxebizitzaren barne antolakuntza bi eskailera simetrikoen bitartez osatuz.

Vincenzako hiritar garrantzitsu baten etxebizitza izan arren, oso fronte publikoa du, galeriak plazarekiko zabalik dituelarik. Behe solairua kale mailatik igota dago, bost oin hain zuzen, eskailera erraldoi batzuen bitartez. Hamabi zutabeen bitartez antolatzen du plazara ematen duen galeria. Hamabi zutabeek hiru zatitan banatzen dute galeria, erdian sarrera gune bat sortuz eta bi alboetan bi gune utziz. Aipatutako logiak pilastren bitartez daude indartuak, eta hauek izango litzateke fatxada hiru zatitan antolatzen duten elementuak. Behin eraikinera sartuta galerian osatutako proportzio berdinak errespetatuz antolatzen ditu gelak. Logia, ordena joniko eta dorikoz ornamentaturik daude, hortaz gain, zenbait apaingarri gehitzen zaio adibidez zezen buruak. Kornisatik gorako figurak eta urnak XVII. mendeaz geroztik gehitu ziren.

Sarrera nagusia beheko solairuan oinarritzen da eta laukizuzen formako sala batera darama. Sala handi hau bi gela txikiagoekin lotuz, hauek alboetan kokatzen direlarik simetrikoki. Gela txiki hauek proportzio gordetzen dute beste gela nagusiarekiko baina dimentsioa txikiagotzen dute.Etxean aurrera jarraituz hall-era heltzen gara, bertan eskailera elementuak daude hauek solairu noblera ematen dute . Eskailera hauek atzeko aldean dagoen patiora irekitzen dira.

45°32′57″N 11°32′58″E / 45.54917°N 11.54944°E / 45.54917; 11.54944
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Chiericati jauregia