Cerioporus corylinus Polyporaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ale gazteak bakarrik kontsumitzea gomendatzen da, helduak larrukarak eta mikatzak bihurtzen dira.

Cerioporus corylinus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaPolyporales
FamiliaPolyporaceae
GeneroaPolyporus
Espeziea Polyporus corylinus
Mauri, 1834

Sinonimoak: Polyporus corylinus, Melanopus tunetanus, Polyporus tunetanus.

Deskribapena aldatu

Kapela: 3 eta 8 cm bitarteko diametrokoa. Hasieran krema- zuri kolorekoa, gero okrea, ezkatatsua, batez ere zahartzaroan; erdian mamitsua, ertz mehea, irregularra, inkurbatua, gero laua edo erdian deprimitua.

Tutuak: Zuriak, laburrak, 2 eta 4 mm bitartekoak, dekurrenteak,

Tutu dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten tutuak.

Poroak: Hasieran txikiak, gero zabalak, poligonal formakoak.

Hanka: 3 eta 7 cm bitarteko luzerakoa, zuri-okre kolorekoa, leuna, biribila, inkurbatua. Gehienetan erdian edo zertxobait eszentrikoa, beste batzuetan ia alboan; oso lurperatuta egon daiteke edo lur azalean.

Haragia: Zuria, flexiblea, gaztetan samurra, usain ahulekoa eta zapore atseginekoa. Zahartzean larrukara eta mikatza bihurtzen da.[2]

Etimologia: Polyporus terminoa grekotik dator, ugari, asko, esan nahi duen "poly" hitzetik eta poro, urrats, esan nahi duen "póros" hitzetik. Poro ugarirekin.

Jangarritasuna aldatu

Gaztetan jateko ona da; pixka bat zahartuta edo lehorrak biltzen badira, oso larrukarak dira.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Habitata kontuan hartzen bada oso zaila da beste batekin nahastea.

Sasoia eta lekua aldatu

Udaberrian eta udan. Euri ugari egin ondoren gurbitzak (Arbutus unedo) erretako lekuetan. Talde txikitan asko ateratzen dira, banan-banan, erretako gurbitzen sustraietan hazten da.

Banaketa eremua aldatu

Euskal Herria, Alemania.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 630 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.

Kanpo estekak aldatu