Casque d'or
Casque d'or 1952ko Jacques Becker frantziar zinema zuzendariaren film dramatikoa da.
Argumentua aldatu
Leca-ren bandako kideak aire zabaleko dantza-areto batera joango dira beren neska-lagunekin. Haietako batek, Mariek, Manda izeneko arotz bat ezagutuko du, bandako kideetako baten laguna, eta harekin maiteminduko da. Marieren gizona, Roland, jeloskorra da, eta gainera Lecak ere begiz jota dauka neska. Hala, gatazka sentimental bat piztuko da, hainbat ekintza bortitzi bide eman eta ondorio tragikoak ekarriko dituena.[1]
Aktoreak aldatu
- Simone Signoret: Marie 'Casque d'Or'
- Serge Reggiani: Georges Manda
- Claude Dauphin: Félix Leca
- Raymond Bussières: Raymond
- Odette Barencey: Eugèneren ama
- Loleh Bellon: Léonie Danard
- William Sabatier: Roland
Erreferentziak aldatu
Kanpo estekak aldatu
- Filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)