Canarias klaseko gurutzaontzi astunak, Espainiako Itsas Armadako itsasontzi batzuk ziren. Mr Wattsek diseinatuak, Britainia Handiko County klasean oinarrituak zeuden.

Historia aldatu

Miguel Primo de Rivera jeneralaren gobernualdian eraikitzea agindua, ez ziren zerbitzuan sartu Gerra Zibilera arte, oraindik amaitu gabe zeudela.

Canarias klaseko gurutzaontziak, 1922ko Washingtoneko Itsas Itunak ezartzen zituen mugak osatzen zituzten itsasontziak ziren. Itun honek, gurutzaontzi astunek garraia zezaketen gehienezko zama, 10.000 tonakoa zela eta eraman zezakeen armamentuaren gehienezko neurria 203 mmkoa zela zioen. Klase honetako bi itsasontziak, bata 1931ko maiatzak 28an eta bestea 1932ko apirilak 20an itsasoratuak izan ziren, Itsas Eraikuntzen Espainiar Elkarteko ontzioletan (Vickers & Elswicken alboko moduko bat, langile espainiarrak erabiltzen zituena), Ferrolen.

Kanoiak, San Carloseko lantegitik zetozen, San Fernandotik, eta dorreak Reinosatik. Brankan bi dorre eta txopan beste hainbeste zituen.

Baleares gurutzaontziak ez zuen gerra zibila amaitu, Lepanto suntsitzaileak Palos lurmuturreko guduan jaurtitako torpedo baten ondorioz hondoratu baitzen.

Canariasek, aldaketa anitz jasan zituen lanean jarraitzeko, lanean, 1975 arte jarraitu zuelarik, bere baliozko bizitza osoan, Espainiako Itsas Armadako itsasontzi ikurra izan zelarik.

Oso blindaturik ez zeuden itsasontziak ziren, baina su indar handia zuten, baita abiadura handia ere. Altxatutako armadaren itsasoko nagusitasunaren arduradunak izan ziren, kalitateari dagokionez, ez kopuruari dagokionez, gerra zibilean.

Canarias klaseko itsasontziak aldatu

Kanpo estekak aldatu

Izena

Zenbakia

Ontziola

Alta

Baja

Arrazoia

Canarias

C-21 SECN-Ferrol 1936 1975 Desegina

Baleares

-- SECN-Ferrol 1937 1938 Palos lurmuturreko guduan hondoratua