Boltxa-harri trebezia erakusteko haur-jolasa da. Juan Garmendia Larrañaga etnografoak Baigorrin, Nafarroa Beherean jaso zuen jokoaren inguruko informazioa.

Arauak aldatu

Txerri edo urdearen "boltsa-harri" edo hezurrekin neskek egiten zuten jokoa da. Jokoa hastea egokitzen zitzaion neskak lau "boltsa-harri" jartzen zituen lurrean, azpikoz gora. Ondoren, lurrean eseri eta pilota botatzen zuen gorantz eta berriro hartu aurretik "boltsa-harri" bat irauli egin behar izan zuen. Berriz, gauza bera egiten zuen, harik eta laurak irauli arte. "Boltsa-harriak" behar bezala ez jartzeak edota pilota garaiz ez hartzeak txanda beste bati utzi beharra zekarren. Neska bakoitzak bere pilota erabiltzen zuen eta "boltsa-harriak" ere norberak apaindutakoak izan ohi ziren.[1]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu