Boloketa taldeko haur-jolasa da. Juan Garmendia Larrañaga etnografoak Amezketan, Gipuzkoan jaso zuen jokoaren inguruko informazioa.[1]

Arauak aldatu

Joko honetarako lehenik hiru zirkulu egiten dira lurrean, batetik bestera lau bat metroko tartearekin. Horietako bakoitzean neska edo mutil bat jartzen da, eta hiru horiek jokoan parte hartzen duten gainerakoengandik aparte geratzen dira marra baten bidez. Zirkuluez kanpoko jokalari batek artilezko pilota hartu eta lagunetako baten aurka jaurtitzen du, eta azken horrek hartu eta airera bota behar du, ahalik eta urrunen. Lehen jaurtitzaileak pilotaren bila joan behar izaten du, eta bitartean, zirkuluetako batean sartutakoak hurrengora egiten du salto; bigarren horretakoak hirugarrenera, eta hirugarren zirkulukoa, arrastoa pasatu eta "barruan" geratzen da. Baina pilotahartzaileak zirkulutik zirkulura pasatzen ari direnak jotzen saiatu behar du, eta hori lortzen badu "Boloketan" hastean zirkuluen barruan dauden hirurak gertatzen dira galtzaile.[2]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu