Bolbitius lacteus Bolbitiaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Bolbitius lacteus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaBolbitiaceae
GeneroaBolbitius
Espeziea Bolbitius lacteus
J.E.Lange, 1940

Sinonimoak: Conocybe apala, Conocybe lactea, Conocybe albipes, Conocybe lateritia, Bolbitius albipes, Bolbitius tener

Deskribapena aldatu

Kapela: 10 a 15 mm bitarteko diametrokoa, konikoa, baina kanpai-itxurakoa bihurtzen da eta gero zabaldu egiten da lau-ganbilera. Ertza ildaskatua. Kapelaren azala likatsu samarra, okre oso zurbila bihurtzen den zuria, ertz okre antzeko-grisaxka zurbil kolorekoa edo batzuetan pixka bat arrosakara.

Orriak: Libreak, estuak eta estu samar, zuritik krema kolorera doazenak, heltzean gorrixkak bihurtzen dira.

Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.

Hanka: luzea, mehea, askotan flexiblea eta ezkata fin-finekin, krema kolorekoa bihurtzen den zuria.

Haragia: Urria, zuria edo zurixka. Usain ahulekoa edo usaingabea.[2]

Etimologia: Bolbitius terminoa latinetik dator, idi-simaurretan, esan nahi duen " bolbitius" hitzetik. Bere hazkuntza-giroa dela eta. Lacteus epitetoa ere latinetik dator, zurixka esan nahi duen "lacteus" hitzetik. Kolore argia duelako.

Jangarritasuna aldatu

Ez da jangarria.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Conocybe pubescens delakoarekin nahas daiteke, honen kapela lautu egiten da, oina laburragoa eta trinkoagoa du. Marasmius oreades espeziearekin ere bai, hau handiagoa da, kapela ganbila eta krema koloreko orriak ditu.[4]

Sasoia eta lekua aldatu

Udaberrian eta udazkenean. Belardi nitrofiloetan edo simaurra dagoen lekuetan.

Banaketa eremua aldatu

Mendebaldeko Kanada, Europa, Errusia.[5]

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 260 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Velaz Vergara José Ignacio, Suarez Gil Angela. (2009). Banco de setas.
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia..
  5. Bolbitius lacteus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak aldatu