Bjarne Riis

txirrindulari danimarkarra

Bjarne Riis (Herning, Danimarka, 1964ko apirilaren 3a - ) Frantziako Tourra irabazi duen txirrindulari daniar bakarra da.

Bjarne Riis

Bizitza
JaiotzaHerning1964ko apirilaren 3a (60 urte)
Herrialdea Danimarka
BizilekuaSorengo
Familia
Ezkontidea(k)Anne Dorthe Tanderup (en) Itzuli
Seme-alabak
Jarduerak
Jardueraktxirrindularia
Ibilbidea
TaldeakUrteak
T-Mobile 1996-2000
Safir (en) Itzuli 1986-1986
Lucas-Arkel 1987-1987
La Vie claire 1988-1988
Système U 1989-1989
Castorama 1990-1991
Ariostea (en) Itzuli 1992-1993
Gewiss-Ballan (en) Itzuli 1994-1995
 
Altuera186 zentimetro
Jasotako sariak
IMDB: nm1425894 Edit the value on Wikidata

1986. urtean egin zuen debuta. Hasierako urteetan ez zuen garaipen handirik izan. 1989. urtean lehenbiziko etapa garaipenak izan zituen Italiako Giroan eta Etorkizuneko Tourrean.

1992. urtean Danimarkako txapeldun izatearekin bere txirrindulari ibilbideak bultzada handia izan zuen eta hurrengo urteetan garaipen handiak lortu zituen, tartean 1996. urteko Frantziako Tourra. 2007. urtean Kopenhagen emandako prentsaurreko batean 1993 eta 1998 artean EPOz dopatu izana onartu zuen[1] eta Tourreko garaipena eztabaidatua da, Txirrindularitzaren Nazioarteko Batasunak (UCI) ez baitu oraindik erabakirik hartu.

1999. urtean Suitzako itzulian erori eta erretiratu egin zen. Ordutik aurrera Danimarkako Team Saxo Bank taldeko zuzendaria da. Bere gidaritzapean izandako garaipen handienak, 2006. urtean Italiako Giroa (Ivan Bassok) eta 2008. urtean Frantziako Tourra (Carlos Sastrek) izan dira.

Palmaresa aldatu

1987

  • 3. Belgikako ekialdeko Tourrean

1988

  • 2. Escandinaviako errepideko txapelketan

1989

1990

1991

1992

1993

1994

1995

1996

1997

1998

Sailkapen orokorra Itzuli Handietan aldatu

Itzuli Handia 1987 1988 1989 1990 1991 1992 1993 1994 1995 1996 1997 1998
  Italiako Giroa UT 86. 100. 43. 101. UT 70.
  Frantziako Tourra 95. UT 107. 5. 14. 3. 1. 7. 11.
  Espainiako Vuelta UT UT
Legenda
Ez zuen parte hartu
DSK Deskalifikatua
UT Utzi

Erreferentziak aldatu

  1. Berria.info:1996ko Tourrean EPOa hartu zuela onartu du Bjarne Riisek, urte hartako garaileak[Betiko hautsitako esteka]
  2. 2007ko maiatzaren 25ean, Bjarne Riisek Frantziako Tourrean dopatu egin zela onartu zuen. Hala ere, aitorpen hori egiteko unean, erreglamentuen araberan delitua preskribaturik zegoenez gero, Bjarne Riis garaipena mantendu zuen.

Kanpo estekak aldatu


Aurrekoa
Miguel Indurain
Frantziako Tourraren irabazlea
1996
Ondorengoa
Jan Ullrich