Carlos Sastre

txirrindulari espainiarra

Carlos Sastre Candil (Leganés, 1975eko apirilak 22) espainiar txirrindulari ohia da, lorpen nagusi bezala 2008ko Frantziako Tourra irabazi izana duena.

Carlos Sastre

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakCarlos Sastre Candil
JaiotzaLeganés1975eko apirilaren 22a (48 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jardueraktxirrindularia
Ibilbidea
TaldeakUrteak
ONCE 1997-2001
Saxo Bank-Sungard 2002-2008
Cervélo Test 2009-2010
Saunier Duval-Prodir 2011-2011
 
Posizio edo espezialitateaigotzailea
Pisua61 kilogramo
Altuera173 zentimetro
Jasotako sariak
carlossastre.com

Profesionala 1997tik, Frantziako Tourrean hiru etapa garaipen ere lortu zituen, eta zenbait aldiz sailkatu zen proba honetako eta Espainiako Vueltako lehen hamarren artean, hiru handietan podiumera igotzea lortu zuelarik.

José María Jiménez txirrindulari ohiaren arrebarekin ezkonduta dago, eta, gaur egun, Ávilan bizi da.

Biografia aldatu

Etapa gazte eta zaletu mailan aldatu

 
Carlos Sastre 2008ko Frantziako Tourreko maillot horiarekin, Parisko helmugan sartuz garaipena lortu ondoren.

Leganés hiri madrildarrean hazi zen, eta, 18 urterekin, Ávilako probintziako El Barraco herrira joan zen txirrindulari bezala prestatzera Fundación Provincial Deportiva Victor Sastre txirrindularitza eskolan, bere aitak 1980ko hamarkadan sortu zuena drogomenpekotasunaren aurka borrokatu eta herriko gazteei kirol honen bidez itxaropena emateko.

1997-2001: ONCE aldatu

Profesional bezala Manolo Saizek zuzendutako ONCE taldean debutatu zuen, talde honetan, nagusiki, txirrindulari laguntzaile lana egin zuelarik, bere lehen garaipena ere lortuz 2000ko Espainiako Itzulian mendiko sailkapena irabaziz eta sailkapen nagusiko zortzigarren postuan amaituz.

2002-2008 CSC aldatu

2002an CSC taldera joan zen, 1996ko Frantziako Tourraren irabazlea izan zen Bjarne Riisek zuzentzen zuena. Sastre taldeko liderra izan zen Espainiako Vueltan, eta, 2005 arte, independente bezala Tourrean, 2003ko Frantziako Tourreko 13. etapan garaipena lortuz (Toulouse-Ax3 Domaines). Alabaina, 2005eko Frantziako Tourrean Ivan Bassoren laguntzaile bezala aritu zen, italiarra Tourrean taldeko liderra izan zelarik.

2002-2007 aldatu

Espainiako Vuelta aldatu

Bere emaitzarik hoberena Espainiako Vueltan bigarren postua izan da, 2005 eta 2007ko edizioetan lortu zuena, aurretik, 2004koan jada seigarren izan zen arren.

Frantziako Tourra aldatu

Frantziako Tourrean beti partehartze bikaina izan du. CSCrekin korritu zituen lehen Tourretan, Ivan Basso bezalako beste txirrindulari batzuentzat laguntzaile bezala aritu zen, baina, hala eta guztiz ere, lehen 10 postuetan zenbait aldiz amaitu zuen: 8. 2004ko edizioan, 9. 2003koan eta 10. 2002koan.

Hirugarren izan zen 2006koan, Floyd Landis kanporatua izan ondoren, etapa bikainak egin zituen, 17.a kasu, Saint Jean de Maurienne eta Morzine artekoa, non eraso egin zuen eta Floyd Landisen ondoren bigarren izan zen, baina estatubatuarra kanporatua izan ondoren etapa garaipena Carlos Sastrerentzat izan zen.

4. amaitu zuen 2007ko edizioan, non erregulartasun handia erakutsi zuen mendian, baina erlojupekoetan hutseginez, esparru honetan trebeagoak ziren Alberto Contador, Cadel Evans eta Levi Leipheimer bezalako txirrindularien atzetik geratuz.

2008: Frantziako Tourraren Irabazlea eta podiuma Vueltan aldatu

 
Carlos Sastre 2007ko Romandiako Tourraren sarrera etapan.

Bere partehartzerik hoberena 2008koa izan zen, non Tourra irabazi zuen. Edizio honetan, Embrun-Alpe d'Huez etapa irabazi zuen mendatean zehar eginiko bakarkako ihesaldi baten ondoren, hala maillot horia jantzi zuelarik, bere atzetik zegoen Frank Schlecki 1'24" ateraz. Abantaila hau nahikoa izan zen Parisera garaile iristeko, azkenaurreko etapako erlojupeko gogorrean bere areriorik indartsuena zen Cadel Evansek denbora gutxi jan ahal izan zion arren. Etapa amaitzean bere familiaz eta bere koinatua zen Jose María Jimenezez gogoratu zen: "Hau biok nahi genuen amets bat da, ziur, dagoen tokitik, lagundu egin didala".

2008a Espainiako Vueltan lortutako hirugarren postuarekin biribildu zuen, profesionaletara pasa zenetik bere denboraldirik hoberena betez. Gainera, Vuelta irailean ospatzen denetik, Tourraren irabazleak Vueltan parte hartu eta podiumera igotzen den lehen aldia izan zen.

2009-2010: Cervélo aldatu

2008ko irailak 5ean, 2008ko Espainiako Vueltako lehen atseden egunean, Cervélo Test Team taldeagatik fitxatzen zuela iragarri zuen hurrengo bi denboraldietarako, bere kirol zuzendaria zen Bjarne Riisekin ez baitzegoen ados.

2009an Italiako Giroan parte hartu zuen mendiko bi etapatan garaipena lortuz, baita sailkapen nagusian bigarren postuan geratuz ere, Danilo Di Luca eta Franco Pellizotti italiarrak kanporatuak izan ondoren. Lasterketa honekin hiru itzuli handiak amaitu zituen urte bete baino gutxiagoan, Tourra irabaziz, Vueltan hirugarren amaituz eta Giroan bigarren.

Beranduago, Frantziako Tour kaxkarra egin zuen, non 17. postuan amaitu zuen. Orduan eman zuen amaitutzat bere denboraldia, neke fisiko eta mentala argudiatuz lau Itzuli Handi jarraian eta Olinpiar Jokoak korritu ondoren.

2010ean lehiaketa egun gutxirekin joan zen Italiako Girora, oso gogor eta ikusgarria izan zena. Zenbait erorketaren ondoren eta sekula gustora egon ezinik, 8. postuan amaitu zuen. Min handiak eragiten zizkion hernia bat ikusi zioten. Azkenik, Frantziako Tourrera joan zen, non sekula ez zen gustora egon azken asterarte. 20. amaitu zuen. Tourraren ondoren Donostiako Klasikan parte hartu zuen, non 3. amaitu zuen. Hau izan zen klasiko batean lortu zuen emaitzik hoberena.

Espainiako Vuelta hasi zuen, bere 2006ko partehartzea errepikatuz, Giroan, Tourrean eta Vueltan parte hartu zuenean. 3 Itzuli Handietan parte hartu eta hirurak amaitu dituen txirrindulari gutxietako bat da.

2011: Team Geox aldatu

2010eko abuztuak 16an Team Geox taldeagatik fitxatzen zuela iragarri zuen. Urte bete beranduago, 2011ko irailak 15ean, txirrindularitza profesionaletik erretiratzen zela iragarri zuen.

Palmaresa aldatu

Amateurretan aldatu

1997

Profesionaletan aldatu

1999

2000

2001

2002

2003

2004

2005

2006

2007

2008

2009

2010

2011

Emaitzak Itzuli Handietan eta Munduko Txapelketan aldatu

 
Tour 2005: Sastre.
Itzuli Handia 1999 2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011
  Italiako Giroa 101 38 43 2 8 30
  Frantziako Tourra 20 10 9 8 21 3 4 1 17 20
  Espainiako Vuelta 8 UT 35 6 2 4 2 3 8 20
  Munduko Txapelketa 49 UT
Legenda
Ez zuen parte hartu
DSK Deskalifikatua
UT Utzi

Taldeak aldatu

Errekonozimenduak aldatu

Kanpo estekak aldatu

Carlos Sastre - ProCyclingStats



Aurrekoa
Alberto Contador
Frantziako Tourraren irabazlea
2008
Ondorengoa
Alberto Contador